Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Bertsolari gazteak hartzeko prest dago Gorozika

2016/01/25
Neguko bertso barnetegia egingo da martxoaren 4tik 6ra Gorozikako aterpetxean

Gorozika 12 eta 18 urte bitarteko bertsolari gazteak hartzeko prest!

Zita garrantzitsua izango dute bertso eskola eta bat-bateko taldeetan dabiltzan bertsolari gaztetxoek martxoan; asteburu ederra pasatzeko aukera neguko barnetegian. 

 

Martxoak lau, ostiral arratsaldez batuko dira gazteak eta igande eguerdira arte egongo dira Gorozikan. Aspaldian ikusi bariko lagunak ikusi, bertsotan talde lanean aritu, mendi ibilaldia egin eta bertso saio baten prestaketa lanak burutu ahal izango dituzte parte hartzaileek, besteak beste.

 2014 Neguko barnetegia

Datu praktikoak:

  • Eraman beharrekoak: Osakidetzaren txartela, lo zakua, mendirako oinetako erosoak, bainujantzia eta toalla, kirolerako arropa, linterna  eta gurasoen kontaktu zenbaki bat.
  • Prezioa 40 euro.
  • Izena emateko bideak:

 

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Bizkaiko Ikastolen elkarteak elkarlanean antolatzen dute barnetegia eta izena emateko epea zabalik dago, dagoeneko.