Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Bertsoagaz olgetan egin dute Gernika-Lumoko gazteek

2016/06/09
300 ikasle elkartu dira Lizeo antzokian bertsoaren inguruko jai handian.

Gernika-Lumoko Lizeo antzokia gaztez bete zen martitzenean Bertso Topaketagaz. Gernika-Lumoko eta Arratzuko ikasleek parte hartu zuten, Lehen Hezkuntzakoek, Bigarren Hezkuntzakoek eta bat-bateko taldekoek.

Ander Elortegi eta Eneko Arrateren gidaritzapean, hainbat bertso jolas egin zituzten: bertso-asmakizunak, oin ezkutuaren jolasa...

Bat-bateko saioa ere egon zen tartean, Asier Galarza eta Mikel Retolaza bertsolariekin. Bat-bateko taldeko ikasleek ariketa ezberdinak jarri zizkieten bi bertsolariei.

Kanta zahar eta berriak kantatzeko aukera ere eduki zuten gazteek, Lorea Zulaika gitarra jolearen laguntzagaz.

Udaleko eta ikastetxeetako ordezkariei diploma banaketa eginez amaitu zen topaketa.