Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Atzo Abanto-Zierbenako bertso topaketa ospatu zuten

2017/04/05
Askartza Isusi ikastetxeko gimnasioan izan zen atzo Abanto-Zierbenako bertso topaketa

Atzo, goizeko 11:00etan hasita, Abanto-Zierbenako bertso topaketa egin zuten, Askartza Isusi, Buenos Aires, El Casal, Etorkizuna Ikastola eta Dolores Ibarruri institutuko ikasleek. Guztira 155 ikasle inguru batu ziren Askantza Isusiko gimnasioan bertso eta musikarekin gozatzeko.

2017-04-04 topaketa abanto-zierbena

Topaketako zuzendaria, bertan bertso irakasle beharretan dabilen Idoia Anzorandia ibili zen. Umeek ikasturtean zehar ikasitakoaren adibide txikia eskaini zuten oholtzan. Horrez gain, kantaldia, bat-bateko bertso saioa eta diploma banaketa ere izan zituzten.

2017-04-04 topaketa abanto-zierbena

Bat-batean bertsotan Eneko Arrate eta Inazio Vidal ibili ziren gaztetxoen artean, giro ederrean. Eta kantaldia laguntzeko Eire Larrea ibili zen gitarra jole.

2017-04-04 topaketa abanto-zierbena

Kantaldia bideo batekin amaitu zen. Askartza Isusiko 5. mailakoek topaketarako "Mundu bat bertso" abestiarekin (proiektuaren abesti berria) prestatutako bideoa.