Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Arratia/Txorierri taldea irabazle BBK Sariketako lehenengo kanporaketan

2015/03/10
Igorreko Lasarte Aretoan jokatu dute saioa Bilboaldearen kontra; bigarren kanporaketa bihar izango da, Zallan.

Gaur hasi da aurtengo BBK Sariketa Igorren. Gaurkoan, Arratia/Txorierri eta Bilboaldea taldeak aritu dira kantuan, Igorreko institutuko ikasleen aurrean. Irabazlea, 393 puntugaz, Arratia/Txorierri taldea izan da; 364 puntu lortu ditu Bilboaldeak.

2015-03-10 BBK sariketa. 1. kanporaketa. Igorre

18 urtera artekoetan, Bilboaldetik Markel Baroja Laita, Enare Muniategi Etxabe eta Mikel Aiartzaguena Bravo aritu dira; Arratia/Txorierri taldean, ostera, Leire Amenabar Larrañaga, Lur Ziarrusta Intxaurtza, Jon Larrabide Fuldain.

24 urtera artekoetan, Arratia/Txorierri taldean Malen Amenabar Larrañaga, Irati Astondoa Zuluaga eta Illart Gumuzioa Larrazabal aritu dira; Bilboaldetik, ostera, Andere Molinuevo Martin, Peio Molinuevo Martin eta Iker Garitagoitia Astigarraga.

Gaurko saioko aurkezlea Arrate Gaztelu Agirre izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Miriam Juaristi eta Beñat Romerok osatu dute.

Lehenengo kanporaketa irabazita, bigarren fasera pasatuko da Arratia/Txorierri taldea, eta martxoaren 18an Lea-Artibairen kontra jokatuko du Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa bihar goizean jokatuko da, Zallako Mimetiz herri ikastetxean, 10:00etan.