Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Apirilaren 4an aurkeztuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016

2016/04/01
Bilbon egingo da aurkezpena, astelehenean, 11:00etan.

Martxan dago Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016. Apirilaren 4an, astelehena, egingo da aurkezpena Bilbon.

Aurkezpenean Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Txapelketako arduradunak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko foru diputatuak eta BBK-ko ordezkariak hartuko dute parte.

11:00etan izango da, Rekalde aretoan.

Aurkezpenean aurtengo Txapelketak dakartzan berrikuntzak, helburuak, saioak eta lekuak, irudia, eta bestelako xehetasunak emango dira.