Xenpelar Dokumentazio Zentroak aldi baterako ordezkapenerako dokumentalista behar du

2014/12/23
Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Xenpelar Dokumentazio Zentrora (xenpelar@bertsozale.eus), 2015ko urtarrilaren 12rako (urtarrilak 12a barne). Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu (+34) 943 69 24 77 telefonora.

Eskaintzen da:

Kontratu mota eta ordutegia: lanaldi osoa, goiz eta arratsaldez, Villabonako egoitzan.
Iraupena: Aldi baterako ordezkapena.

Lanpostuaren deskribapena:

-          Bertsolaritzak sortutako dokumentazioaren bilketa, antolaketa eta katalogazioa:
          - Agendaren tratamendua eta zerbitzua.
          - Prentsako albisteen katalogazioa eta zerbitzua.
          - Argazkien tratamendua eta zerbitzua.

-          Arreta publikoa.

 Ezinbesteko baldintzak:

-          Lanpostuarekin zuzenean lotutako ikasketak izatea.
-          Eskarmentua izatea antzeko lanetan.
-          Ordenagailu-programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea.

 Baloratuko da:

-         Gizarte mugimenduetan esperientzia.
-         Bertsolaritzarekin harremanak.