Gazteak bertso zaletzen

2015/09/15
10-11 urteko 75 lagun inguru bildu dira Amasa-Villabonako Subijana etxean bertso-saioa ikusteko.

Iragan ostegunean bezala, gaur goizean ere hitzordua izan dute bertsozale gazteek Amasa-Villabonako Subijana etxean, Bertsozale Elkartearen eta Mintzolaren egoitzan. Gaurkoan Amasa-Villabonako Zubimusu eta Fleming ikastetxeetako eta Larraulgo eskolako gazteak hurbildu dira; guztira, 10-11 urteko 75 bat lagun.

2015-09-15 Bertsolaritza ikastetxeanVillabonako bertso-eskolako gazteek abiatu dute saioa, Oihana Iguaran gidari zutela. Amaia Agirrek hartu du gero gai-jartzaile lana, eta Oihana Iguaran, Ane Labaka, Etxahun Lekue eta Alaia Martin jarri ditu bertsotan.

Gu Ere Bertsotan egitasmoaren baitan erabiliko dira bertsoetako batzuk, bertsolaritza ikasgeletan lantzeko. Irudiak ikusgai izango dira laster Bertsoaren atarian.

Villabonako bertso-eskolako kideak aritu dira kantuan