Datorren urtera arte Muxika

2015/08/11
Igandean amaitu zen Bizkaian gozatu berri dugun bertsoudalekua

Astebeteko egonaldi polit baten ostean, heldu gara laugarren geltokira.

Eguraldi ederraz gozatzeko aukera izan dugu, mendia, hondartza, portua, askotarako eman digu astebetek.

Herritarren bisitak, bertsolariekin egun pasa, Iosuren dinamikak, Oskarrekin egindako kantuak, ... hamaika mila oroitzapen ederrez beteta itzuli gara etxera!

Eta udarako martxari amaiera emateko Zuhatzan izango dugu azken parada. Abuztuaren 24tik 28ra bertan izango gara, 9-11 urte bitarteko 46 haur eta 6 hezitzaile.

Aurreko txandetan gertatu bezala, Muxikako bertso-udalekuak laburbiltzen dituen bideoa prestatu dute han egondako hezitzaileek eta Bertsoan dago ikusgai.

Muxika_bertsoudalekuak_bideoa 

Muxikako bertso-udalekuak 2015