Bertsozale.eus izango da aurrerantzean Bertsozale Elkartearen webgunea

2014/06/30
www.bertsozale.eus izango da aurrerantzean Bertsozale Elkartearen webgunea, orain arte erabili dugun www.bertsozale.com ordezkatuz. PuntuEus Fundazioaren eskutik, Euskal Herriko beste 91 eragilerekin batera .EUS domeinuarekin bat egin egin du Bertsozale Elkarteak eta aitzindarien taldean sartu da. Interneten euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna da .EUS domeinua bultzatzen duen ekimena.

PuntuEus Fundazioak larunbatean egin zuen Bilbon .EUS domeinuaren aitzindarien aurkezpena. Euskal Herriko 92 eragile dira eta horien artean Bertsozale Elkartea dago. Egun beretik, sarean antzeman zen aldaketa nabarmena, hemendik aurrera www.bertsozale.eus izango baita Bertsozale Elkartearen webgunea. Eragile bakoitzak webgune bakarra aldatzeko aukera izan du, eta  Bertsozale Elkarteak kudeatzen dituen webguneen artean oraingoz hori da .EUS bihurtu den bakarra.

Aitzindarien txandaren ondotik, .EUS domeinuaren abiarazte-aldia  irailaren 16tik azaroaren 18raegingo da. Denbora tarte horretan eskatzen diren domeinu-izen guztiak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, aktibatuko dira. Horik aurrera .EUS domeinuaren fase ireki eta orokorra zabalduko da.

.EUS domeinua euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna da, Interneteko espazio birtualean euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen baitu. Era berean, .EUS domeinuak Internetek berezkoa duen aniztasuna sendotu, hedatu eta egiazkoagoa bilakatzen du, hizkuntza eta kulturen komunitateek beren domeinu propioa izateak kultura-aniztasuna sarean ere kokatzen duelako.