Bertso-eskolentzat ikastaroak: eskaerak egiteko epea zabalik

2013/03/05
Helduen bertso-eskolek beren herrian edo taldeari begira ikastaroak antolatzeko bideak erraztu asmoz Euskal Herriko Bertso-eskolen Batzordeak 13 ikastaro jarriko ditu aukeran.

Iaz 28 ikastaro antolatu zituzten bertso-eskolek ekimen honen eskutik.

Hauek izango dira aurtengo ikastaro emaileak: Unai Iturriaga, Iñaki Aurrekoetxea, Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi, Jon Maia, Unai Elizasu, Maialen Lujanbio, Xabier Amuriza, Imanol Lazkano, Karlos Aizpurua, Arkaitz Goikoetxea, Julio Soto eta Amaia Agirre.

Bertsozale Elkarteak finantziazioan lagunduko du ikastaroaren kostu erdia babestuz.
Informazioa eskuratzeko eta eskaerak egiteko idatzi bertsoeskolak@gmail.com helbidera martxoaren 31a baino lehen.