Bertso-eskolentzako ikastaro sorta

2014/03/10
Helduen bertso-eskolei zuzenduriko ikastaro sorta eskainiko du bertso-eskolen batzordeak aurten ere. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 5ean amaituko da.
Helduen bertso-eskolei IKASTAROAK antolatzeko laguntza luzatzea da ekimen honen helburua. Aukeran ikastaro sorta bat eskaintzen da, baina proposamen berriak ere egin ahal izango dituzte bertso-eskolek.
Ikastaroaren finantzaketa erdia Bertsozale Elkarteak lagunduko du. Gainerakoa (125€) bertso-eskolak berak ordainduko du.
Bertso-eskola bera izango da ikastaroaren antolatzaile, eta nahieran itxuratu ahal izango du: talde barrurako ikastaro gisa, herri mailara zabalik, bailarako bertso-eskolekin elkartuta, bere urteko ekitaldien barnean…
Informazio gehiago nahi duenak jarri gurekin harremanetan: bertsoeskolak@gmail.com