Bertso Egunerako sarrerak abenduaren 22an jarriko dira salgai

2015/12/11
Urtarrilaren 30ean ospatuko da eta, ohi bezala, goizez, arratsaldez zein gauez izango dira jarduerak. Afaria Kursaalera itzuliko da.

Urtarrilaren 30ean, hileko azken larunbatean, ospatuko da 2016ko Bertso Eguna. Donostian izango da eta egun osoko egitaraua prestatu da: goizez, arratsaldez, zein gauez bertsolaritzaz gozatzeko abagunea izango dute bertsozaleek. 

Afaria Kursaalera itzuliko da, lehenago egiten zen leku berera. Gainerakoan, urtarrilean xehatuko da egitaraua.

Abenduaren 22tik aurrera eskuratu ahal izango dira Bertso Egunerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean. Ekitaldirako sarrera eskuratzeko aukera egun horretatik bertatik izango dute bazkide zein bazkide ez direnek. Arratsaldeko ekitaldia eta afaria zein afalosteko emanaldia biltzen dituen sarrera eskuratzeko, berriz, bazkideek lehentasuna izango dute, eta urtarrilaren 6ra arte beraiek erosi ahal izango dituzte txartel horiek; tarte horretan, bazkideek bigarren sarrera bat ere lortu ahal izango dute bazkide ez den beste pertsona batentzat. Behin epe hori pasata, gainerako bertsozaleei ere zabalduko zaie ekitaldia eta afaria biltzen dituen sarrera eskuratzeko aukera.

Badator 2016ko Bertso Eguna!

Bertso Eguna 2015