Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zorionak eta urte berri on!

2014/12/31

Eskerrik asko aurten ere Bizkaiko Bertsozale Elkartearen bidelagun izatearren. Zorionak eta urte barri on!

Fredi Paia: "Txapela mugarria izan da nere bertso-ibilbidean, titulu bat ateratzea bezala"

2014/12/23

www.bertsoa.com-ek Bizkaiko Bertsolari Txapelduna elkarrizketatu du; Txapelak "lasaitasuna" ekarri diola esan du.

Finaleko bertsoaldiak, sarean

2014/12/23

www.bertsoa.com orrian daude #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaren bertsoaldiak.

Fredi Paia 2014ko Bizkaiko Txapeldun

2014/12/20

4.350 bertsozale batu dira Bilbao Arenan, inoiz egon den finalik jendetsuenean. Kristina Mardarasek jantzi dio txapela Fredi Paiari entzuleen txalo artean. Arkaitz Estiballesegaz jokatu du buruz burukoa.

Heldu da eguna

2014/12/20

4.000 lagunetik gora, zortzi finalista, eta hamaika emozio batuko dira gaur Bilbao Arenan.

Finalerako oharrak

2014/12/19

Bihar jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala Bilbao Arenan; ohar batzuk luzatu gura dizkie entzuleei Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.

Bizkaiko finalerako sarrerak, salgai

2014/12/18

Barikuan 12:00ak arte egongo da zabalik www.bertsosarrerak.eu; zapatuan, 14:00etan zabalduko da txarteldegia.

Zortzi bertsolari, zapaturako prest

2014/12/17

Gaur goizean aurkeztu da Bilbao Arenan zapatuan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala; prest daude zortzi finalistak final handirako.

Kristina Mardarasek jantziko dio txapela 2014ko Bizkaiko Txapeldunari

2014/12/16

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Mardarasek egindako ixileko eta plazako beharra eskertu gura izan du, eta horregatik, berak jantziko dio txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.

Algortako Bertsolari Eskolakoek entzuleen iritziak batu zituzten Urdulizen

2014/12/14

Bigarren kanporaketaren aurretik saiora ikustera joan zirenen berbak batu zituzten ALBEko gazteek.

Amorebieta-Etxanoko bertsoaldiak, sarean

2014/12/09

www.bertsoa.com orrian daude #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoko bertsoaldi hautatuak.

Arkaitz Estiballesek irabazi du azken finalaurrekoa eta erabakita geratu da finaleko zortzikotea

2014/12/07

Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia dira 2014ko #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak; Abenduaren 20an jokatuko da finala Bilboko Bilbao Arena saskibaloi kantxan.

Dena prest azken finalaurrekorako

2014/12/07

Gaur arratsaldean jokatuko da #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa Amorebieta-Etxanon; 15:00ak arte Internet bidez erosi ahalko dira sarrerak, eta 16:00etatik aurrera, txarteldegian.

Finalerako sarrerak, Durangoko Azokan ere bai

2014/12/05

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eta Lanku Bertso Zerbitzuen estanean egongo dira salgai.

Domekan erabakiko dira zortzi finalistak

2014/12/03

Amorebieta-Etxanon jokatuko da #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelkeren azken finalaurrekoa, eta bertan erabakiko dira abenduaren 20an Bilbao-Arenan jokatuko den finalean kantatuko duten bertsolariak.

Urdulizko bertsoaldiak, sarean ikusgai

2014/12/02

Bizkaiko Txapelketako bigarren finalaurrekoko bertsoak www.bertsoa.com orrialdean daude ikusgai.

Etxebarriko entzuleen iritziak batu dituzte bertso eskolakoek

2014/12/01

Markina-Xemeingo Bertso Eskolakoak kazetari beharretan aritu ziren Etxebarriko finalaurrekoa hasi baino lehen; bideoan bildu dituzte entzuleen iritziak.

Etxahun Lekue ere, Miribillara

2014/11/30

Abenduaren 20an jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko du Larrabetzukoak; Giro ederra sortu da Urdulizko Iparralde frontoian.

Urduliz, prest

2014/11/30

Bigarren finalaurrekoa jokatuko da gaur Urdulizko Iparralde frontoian, 17:30etik aurrera; gaur jakingo da Bizkaiko Txapelketako bigarren finalista nor izango den.

Etxebarriko bertsoaldiak, sarean

2014/11/28

Lehenengo finalaurrekoko bertsoak www.bertsoa.com orrialdean daude ikusgai.

Urdulizen jokatuko da bigarren finalaurrekoa

2014/11/26

Domekan jokatuko da Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa Urdulizen; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu orrialdean eta Txappelketa aplikazioan, eta egunean bertan ere salduko dira txarteldegian.

Iratxe Ibarrak irabazi du #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

2014/11/22

Finalaurrekoa irabazita, abenduaren 20an jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean egongo da Markina-Xemeingoa; Giro bero-beroa sortu dute bertsozaleek Etxebarriako frontoian.

Gaur jokatuko da lehenengo finalaurrekoa, Etxebarrian

2014/11/22

Dena prest dago Etxebarriako frontoian lehenengo finalaurrekorako; bertsozale ugari espero dira arratsalderako.

Etxebarrin jokatuko da lehenengo finalaurrekoa

2014/11/18

Lea-Artibaiko Etxebarria herrian jokatuko da #Josi Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu orrialdean, eta egunean bertan ere salduko dira txarteldegian.

#Josi kopla txapelketa, Twitterren

2014/11/17

Astero berba bat botako diegu erronka modura gure jarraitzaileei, eta berba horregaz osatu beharko dute kopla, 140 karaktereko neurrian. #haria izango da aste honetako berba. Prest?

Gora eta gora doa Txapelketa

2014/11/13

Kanporaketak amaitu ostean, balorazioa egin du Talde Antolatzaileak, eta finalaurrekoetara begira gorakada espero dute.

Zeanuriko bertsoaldiak, sarean

2014/11/11

www.bertsoa.com orrialdean daude ikusgai Zeanuriko kanporaketako bertsoaldiak.

Finalaurrekoak, ebatzita

2014/11/10

Kanporaketa guztiak jokatu ostean, erabakita geratu da zeintzuk bertsolarik kantatuko duten finalaurrekoetan, eta zeinek kantatuko duen saio bakoitzean.

Imanol Uriak irabazi du Zeanuriko kanporaketa

2014/11/09

Gaurko saioan erabakita geratu dira zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak; Giro bikaina egon da Zeanuriko Ibarreta frontoian.

Zeanurin jokatuko da azken kanporaketa

2014/11/04

Zeanuriko frontoian erabakiko da zein bertsolarik kantatuko duen #Josi-Txapelketako finalaurrekoetan; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eu orrialdean, eta egunean bertan ere salduko dira txarteldegian.

Albiste gehiago