Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                Twitter Facebook Instagram YouTube

Bizkaia

Bizkaiko finalerako sarrerak, salgai

2014/12/18
Barikuan 12:00ak arte egongo da zabalik www.bertsosarrerak.eu; zapatuan, 14:00etan zabalduko da txarteldegia.

#Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak barikuko 12:00ak arte egongo dira salgai Interneten: www.bertsosarrerak.eu orrian edota Txappelketa mugikorretarako aplikazioan.

Zapatuan bertan, ostera, 14:00etan zabalduko da Bilbao Arenako txarteldegia. Bertan bere erosi ahal izango dira sarrerak.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak finalera joateko asmoa daukaten guztiei sarrerak aurretiaz erosteko gomendatu nahi die, gero, arazorik egon ez dadin.