Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bizkaia

Faseak eta sailkatzea

 

Bizkaiko Txapelketak fase bi edukiko ditu udagoieneko finalera heldu aurretik: 5 kanporaketa eta 3 finalaurre.

Bizkaiko Txapelketaren aurretik, udaberrian, Eskualdeetako Txapelketak jokatu ziren.

 

Kanporaketak

30 bertsolari arituko dira lehian. 6 bertsolariz osatutako 5 kanporaketa egingo dira. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

Aurreragoko Bizkaiko Txapelketaren batean finalista izan direnek, kanporaketa-fasean sartzeko eskubidea daukate. Eskualdekoan parte hartuz gero, eskubide hori galduko dute.

 

Finalaurrekoak

18 bertsolari lehiatuko dira fase honetan. 6 bertsolariz osatutako 3 finalaurre egingo dira. Finalaurre bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

2012ko Bizkaiko Txapelketako finalistek 2014ko Txapelketako finalaurreko fasean sartzeko eskubidea daukate. Eskualdekoan parte hartuz gero, eskubide hori galduko dute.

 

Finala

8 bertsolari lehiatuko dira. Finalaurreko bakoitzeko 3 irabazleak, eta gainontzeko 5ak, puntuazioz sailkatuko dira.

 

Eskualdeetako Txapelketak

2014ko udaberrian Eskualdeetako Txapelketak jokatu ziren, Bizkaiko Txapelketarako lehenengo sailkapen fase moduan.Lekuan lekuko bertsolari kopuruaren arabera jokatu ziren kanporaketak eskualde bakoitzean. Eskualdeetako finalak, ordea, 48 bertsolarik jokatu zituzten, hau da, 6 bertsolariko 8 final. 

Eskualdeetako 8 txapeldunak zuzenean sailkatu dira Bizkaiko Txapelketara eta gainontzekoak puntuazioaren arabera sailkatu dira.