Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                   Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Kristina Mardarasek jantziko dio txapela 2014ko Bizkaiko Txapeldunari

2014/12/16
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Mardarasek egindako ixileko eta plazako beharra eskertu gura izan du, eta horregatik, berak jantziko dio txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.

Kristina Mardaras Sedrun Iurretako bertsolariak jantziko dio txapela 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari. Zapatu iluntzean izango da hori, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Finala 17:30ean hasiko da Bilbao Arenan, Bilbon.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Talde Antolatzailearen erabakiz izango da Kristina aurtengo txapel ipintzailea.

Oromiño auzoan jaio zen Kristina 1948an, eta bere auzoan egin zuen lehenengo plaza 1982an, San Marko jaietan. Emakumeen ahotsa plazara eroan zuen Kristinak, eta beste batzuei bidea zabaldu zien. Emakumeak etxean josten aritzetik plazan jostera atera zituen, horretan aitzindari izanda.

Plazan bai, baina isileko beharrean ere lan handia egin du Kristinak: bertso eskolako irakaslea izan da, antolakuntzan aritutakoa, epailetzan, gai jartzailetzan ere bai… eta bertsozale fideletan fidelena da.

Zapatuan Bilbao Arenako oholtza gainera igoko da Kristina, eta berak edukiko du 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari txapela jazteko ohorea.

RSS ikonoa Twitter ikonoa fb email