Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

                    

Bizkaia

Finalerako sarrerak, Durangoko Azokan ere bai

2014/12/05
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eta Lanku Bertso Zerbitzuen estanean egongo dira salgai.

#Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak Durangoko Azokan ere jarri dira salgai, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eta Lanku Bertso Zerbitzuen estanean, Goienkale 69an.

Finalerako sarrerak erosteko beste bide batzuk ere badaude:

  • www.bertsosarrerak.eu orrian
  • Txappelketa aplikazioaren bidez
  • Amorebieta-Etxanoko finalaurrekoan
  • Finalaren egunean, txarteldegian