Eskolartekoa 2016

XXVIII. edizioa izan zuen 2016an Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketak.

Herrialdeetako txapelketak jokatu ziren lehenik, finalak gehienetan herrialdeetako Bertso Eskolen Egunen baitan ospatuz. Guztira 15-18 urteko 88 gaztetxo aritu ziren kantuan, herrialdeetan eskaini ziren 11 kanporaketa saioetan.

EUSKAL HERRIKO FINALA ETA FESTA ekainaren 4an egin zen Ereñotzun, Hernaniko auzo-udalean, Txirrita hil zeneko 80. urteurrenaz loturik.

2016-06-04 Ereñotzu

  • 11:00etan: bat-bateko txapelketaren finala, pilotalekuan

Bertsolariak 15-18 urteko 12 gazte ziren; herrialde bakoitzeko bi bertsolari (txapelduna eta txapeldunordea).

- Arabatik, Aroa Arrizubieta Barredo (2001, Gasteiz) eta Peru Amorrortu Barrenetxea (2000, Gasteiz).

- Bizkaitik, Txaber Altube Sarrionandia (1998, Abadiño) eta Unai Mendiburu Valor (1998, Getxo).

- Gipuzkoatik, Beñat Mujika Izagirre (1998, Donostia) eta Aizpea Garmendia Iartza (1998, Lazkao).

- Lapurditik, Kerman Díaz Franco (1998, Urruña) eta Nahia Sasco Etxeberri (1998, Lekuine); eta Baxenabarretik, Elixabet Etxandi Goyenetche (2000, Izpura) eta Oier Urreizti Lafitte (2000, Bidarrai).

- Nafarroatik, Joanes Illarregi Marzol (1999, Leitza) eta Xabat Illarregi Marzol (2001, Leitza).

Maite Berriozabalek jarri zituen gaiak eta aurkeztu zuen saioa. Hauek izan ziren betebeharreko ariketak:

  1. Hasierako agurra. Gehienez 5 puntuko neurrian
  2. 8ko handian bina bertso. Ofizioko gaian, binaka.
  3. 8ko txikian bina bertso. Ofizioko gaian, binaka.
  4. Bakarka bertso bana. Gehienez 5 puntuko neurrian. Gaia emanda.*
  5. Bukaerako agurra. Gehienez 5 puntuko neurrian.

*Puntuazioz, 6 sailkatuek: bakarka gaia emanda, bertso bana gehienez 5 puntuko neurrian

Epaile taldea herrialde bakoitzeko epaile banak osatu zuen: Aitor Jimenez (Araba), Joseba Santxo (Bizkaia), Martin Aramendi (Gipuzkoa), Joakin Arregi (Lapurdi), Nerea Bruño (Nafarroa) eta Iban Thicoipe (Baxenabarre). Txapela Alaia Martinek jarri zion irabazleari.

Finaleko sari nagusia Gabonetako oporraldietan egin zen Ahots Baten sormen egonaldia izan zuten parte-hartzaileek: bertan aukera izan zuten antzerki mundutik, kantagintzatik zein literaturatik etorritako euskal gazteekin elkartzeko, aterpetxe batean. 

Finalari buruzko informazioa www.bertsozale.eus eta www.ikastola.net atarietan argitaratu da. Bat-bateko finala ikusgai jarri da www.bertsoa.eus webgunean.

Bazkari txartelak 15 euroan izan ziren eskuragai www.bertsosarrerak.eus atarian eta maiatzaren 30era arte izan ziren eskuragai. 150 lagunentzat eskaini zen bazkaltzeko aukera.

Eros itzazu bazkari txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian!
  • Bazkalondoan festa, sagardotegian bertan. Eli Pagola eta Agin Laburu bertsolariak aritu ziren kupelen artean, librean. Ondoren, erromeria emanaldi berezia izan zen 18:00ak arte, Xabier Solano, Jon Mari Beasain, Sergio Ordoñez eta Harkaitz Bastarrikaren eskutik.

Herrialdeetatik autobusak jarri ziren Ereñotzura eta sagardotegira. Autobusez etorri nahi izanez gero, jarri harremanetan zure herrialdeko Bertsozale Elkartearekin.

ANTOLATZAILE ETA LAGUNTZAILEAK

Eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu zuten elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.

Euskal Herriko finala antolatu ahal izateko beren laguntza eskaini zuten erakundeak hauexek izan ziren: Ereñotzuko auzo-udala, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK), Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Saila.

KANPORAKETAK ETA LURRALDEETAKO FINALAK

Kontsulta itzazu BDBn: