Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Eztizen Artolak irabazi du laugarren kanporaketa, eta erabakita geratu da finala

2017/05/17
Gaur, Deustuko Mullerenean, jokatu da Bizkaiko Eskolarteko laugarren eta azken kanporaketa, eta Eztizen Artolak saioa irabazi eta finalera sailkatzea lortu du.

Gaur arratsaldean jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren azken kanporaketa Deustun. Eztizen Artolak batu ditu puntu gehien, eta beraz, finalerako txartela eskuratu du.

2017 05 17 Deustu IMG 5405

Eztizenekin batera finalean kantatuko duten beste bertsolariak Bittor Altube, Beñat Bilbao eta Aritz Landeta izango dira saioa irabazita, eta Iruri Altzerreka, Gorka Pagonabarraga, Naroa Torralba eta Maider Barañano puntuazioz.

2017 05 17 Deustu IMG 5398

Gaurko saioan Xabi Ezkurra, Peru Astigarraga, Itxasne Rodriguez, Uxue Elgorriaga, Eneko Barruetabeña, Eztizen Artola, Maite Sarasola, Xabier Barreña, Beñat Molina, Olatz Robles, Unai Foruria eta Irati Antepara aritu dira bertsotan.

2017 05 17 Deustu IMG 5392

Epaimahaia Alaitz Etxanobek, Iñaki Aurrekoetxeak eta Leire Etxebarriak osatu dute.

2017 05 17 Deustu IMG 5419

Gai-emole beharretan Ainhoa Urien aritu da.

2017 05 17 Deustu IMG 5408

Finala, ekainaren 3an izango da Markina-Xemeingo frontoi txikian. Eskolarteko finalerekin batera, Bizkaiko Taldekako Txapelketaren finala ere izango da, eta egun osoko jaia egongo da Markina-Xemeinen. 

2017 05 17 Deustu IMG 5413