Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Udako bertso barnetegian izena emateko epea zabalik

2015/06/03
Ikasturteari merezi duen amaiera emateko, 3 eguneko egonaldia egingo da ekainaren 24tik 27ra Zuhaztieta aterpetxean, Trapagaranen. Bertsoa, natura, jolasa, kantua eta ondo pasatzeko gogoa batuko dira aurtengoan ere bertso barnetegian.

Iazko udako bertso barnetegian egindako moduan, aurten ere, irteerak, kantuak, jolasak, bertso saioak, tailerrak eta mila sorpresa biziko dituzte parte hartzaileek.

Datu praktikoak:

  • Datak: ekainaren 24tik (17:30ean) 27ra (12:00etan)
  • Adina: 12tik 16ra
  • Prezioa: 50€
  • Eraman beharrekoa: lozakua, linterna, Osakidetzako txartela
  • Izena emateko:
    • Deitu 946812711 telefono zenbakira (Bizkaiko Bertsozale Elkartea), edo
    • Idatzi bizkaia.aisialdia@bertsozale.eus helbidera, edo 
    • Esan zure bertso eskolako arduradunari.