Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Regueibertso argazki eta bideo kronika

2017/05/02
Galiziarrei datorren astera arte esan diegu, asteburu potente hau eta gero, eta maiatzaren 11n joango dira Arratiarrak Galizara.

Asteburu luzea eman dugu Galiziarrekin batetik bestera. Hemen argazki eta bideo kronikatxoa.

 

APIRILAK 27, EGUENA

Eguen goizaldean heldu ziren galiziarrak Arratiara, Areatzako udaletxean beraientzako prestatutako lo lekura:

Regueibertso 2017-04-27

 

APIRILAK 29, BARIKUA

Arratia BHIn egin zitzaien harrera galiziarrei. Illart Gumuzio Arratiako Bertso Eskolako kidean gidatu zuen ekitaldia eta Senchu Sendek egin zituen galegora itzultzaile beharrak. Igorreko alkatearen, institutuko zuzendariaren eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzailearen berbak, txalaparta, dantzariak, gaitak, poesia... 

2017-04-28 Reguibertso. Igorre

2017-04-28 Reguibertso. Igorre

2017-04-28 Reguibertso. Igorre

Hezkuntza Arautuan bertsolaritza ikasten dabiltzan gaztetxoen regueifak eta bat-bateko taldean daudenen bertsoak:

2017-04-28 Reguibertso. Igorre

Galizarren regueifak:

2017-04-28 Reguibertso. Igorre

 Eta Imanol Agirre pelotariarekin pelotan:

2017-04-28 Regueibertso. Igorre

Institutuan gazteek elkarrekin bazkaldu eta gero, arratsaldean Areatzara egin zuten buelta. Bertan, Angel Larrea historialariak eta irakasleak herriko zortzi punturik esanguratsuenak ardatz hartuta, Areatzaren istoria aurkeztu zien bertaratutakoei.

2017-04-28 Regueibertso. Igorre

 2017-04-28 Regueibertso. Igorre

Ostean, Oilar lehia egin zuten, batzuk galegoz eta besteek euskaraz Areatzako kaleetan. Gaita, pendero eta akordeoi hotsek, eta bateko zein besteko dantzek ere girotu zituzten kaleak.

2017-04-28 Regueibertso. Igorre

2017-04-28 Regueibertso. Igorre

2017-04-28 Regueibertso. Igorre

2017-04-28 Regueibertso. Igorre

Amaitzeko, afaria, eta afal ostean, Uckaia taldearen kontzertua eta Zirkinik bez-en erromeria izan zuten Gaztetxean.

2017-04-28 Regueibertso. Areatza

2017-04-28 Regueibertso. Areatza

 

2017-04-29 ZEANURI

Zapatuan Zeanuriko dantzari egunean parte hartu zuten gazteek. Goizean dantzak ikusi. 

2017-04-29 Reguibertso. Zeanuri

 Bazkari herrikoia:2017-04-29 Reguibertso. Zeanuri

Bazkal ostean, bertako herriko taldeak Picassoren Guernica margolanarekin egin zuen performansa. Ostean, galegoz eta euskaraz irakurri ziren poesiak. Bat-bateko taldeetakoek bonbaketari buruzko bertso jarriak kantatu zituzten, eta galegoek Regueifa batzuk.

2017-04-29 Regueibertso. Zeanuri

2017-04-29 Regueibertso. Zeanuri

Frontoiko ekitaldia amaituta, ekitaldia plazan. Saio honetan, gazte asko animatu ziren regueifa doinuan euskaraz eta galegoz, Manolo Masedaren akordeoiak eta bertaratutakoen txaloek lagunduta.   

2017-04-29 Regueibertso. Zeanuri

2017-04-29 Regueibertso. Zeanuri

2017-04-29 Regueibertso. Zeanuri

 2017-04-28 Regueibertso. Areatza

2017-04-29 Regueibertso. Zeanuri

 

2017-04-30 ONDARROA

Goizean:

  • Kofradi zaharrean, herriko bertsolaritza ikasleek Galiziarrei ondo etorria emateko egindako regueifak abestu zituzten.
  • Ibai Muñiz historialari Ondarrutarrak gidatuta, herritik ibilbide gidatu eta azalpenak. Tartean Eneko Arrate eta Nerea Gartzia aktoreen esketx bi, eta regueifa eta bertsoak.

Bazkari eta bazkal ostekoa Casa Galician.

  • Eguraldi txarra tarteko, jaialdia Casa Galician egin behar izan genuen. Giro bikainean, regueifak, bertsoak eta kantu herrikoiak uztartuz.

Hemen egunaren laburpen bideoa:

ESKERRIK ASKO hau posible egin duzuen denoi:

  • Antolatzaileak: Arratiako Bertso Eskola eta Arratia BHI
  • Parte-hartzaileak: bertsolari eta regueifera/o gazteak (eta ez hain gazteak), dantzariak, istrumentu joleak...
  • Laguntzaileak: Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Igorreko udala, Areatzako udala, Ondarroako udala, Areatzako Kultur eta Kirol batzordea, Ucraia eta Zirkinik bez taldeak, gurasoak, Laminetxe gaztetxea, Angel Larrea, Ondarroako Casa Galicia, Ibai Muñiz, Eneko Arrate, Nerea Gartzia...