Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Mañukortaren bizitza liburu batean jaso du Amurizak

2014/11/25
Azaroaren 27an, eguena, aurkeztuko da liburua Bilboko Laboral Kutxako prentsa aretoan, 11:00etan; bertan egongo dira protagonista eta idazlea.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen ekimenez, Gregorio Larrañaga 'Mañukorta'ren bizitza aztertu eta jasotakoak liburu batean batu ditu Xabier Amurizak.

Urte biko ibilbidea eduki duen proiektuak eguenean ikusiko du argia Bilbon. 11:00etan izango da aurkezpena, Laboral Kutxaren prentsa aretoan.

Aurkezpenean Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Mañukorta protagonistak eta Xabier Amuriza idazleak parte hartuko dute.