Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Idoia Anzorandiak jantzi du Enkarterriko txapela

2016/05/30
Egun osoko jaia antolatu zuten zapatuan Trapagaranen, eskualdeko txapelketa ospatzeko.

Idoia Anzorandia Barakaldoko bertsolariak jantzi zuen zapatuan Enkarterri-Ezkerraldeako txapela. Zortzi puntutan egitasmoaren barruan antolatu zen eskualdeko txapelketa, eta giro ederrean joan zen egun osoko jaia.

Goizean hiru kanporaketa jokatu ziren herriko hiru tabernetan. Lehenengoa, Itsaso tabernan; bigarrena, Gernikako arbola tabernan; eta hirugarrena eta azkena, Gurea tabernan.

Hurrengoak izan ziren parte hartu zuten bertsolariak: Aitziber Bengoetxea, Asier Alcedo, Beñat Amezaga, Idoia Anzorandia, Imanol Arrutia, Ion Barrocal, Jon Martinez, Leire Portugues, Nuria Cortada, Patxi Arteagabeitia, Txema Perez eta Xabier Mardones.

Gaztetxean bazkaldu zuten, eta ostean, bertan jokatu zen finala. Sei bertsolari sailkatu ziren: Aitziber Bengoetxea, Asier Alcedo, Idoia Anzorandia, Ion Barrocal, Jon Martinez 'Gure' eta Nuria Cortada.

Ariketa guztiak egin ostean, Idoia Anzorandiak lortu zuen puntu gehien batzea. Trapagarango Gerrilla bertso eskolako Jagobak jantzi zion txapela. Publikoaren saria Jon Martinez 'Gure Jon'-ek eskuratu zuen.