Gai-jartzailetza eta epailetza ikastaroak otsailean izango dira

2017/02/09
Urteroko moduan, aurten ere, epailetza eta gai-jartzailetza ikastaro laburrak antolatu ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, urte hasiera honetan.

Aurten ere, epailetza eta gai-jartzailetza ikastaro laburrak eskainiko ditu Elkarteak.

EPAILETZA

Epailetzari buruzko ikastaroa otsailaren 21ean izango da, eta hizlaria Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa izango da. Aurrekoetxea Bizkaiko Txapelketako epaile taldeko kidea da eta ikastaroa bertsoen epailetzan trebatu gura duen edonorentzat izango da. Epailetza irizpideak ezagutu eta bertso bat epaitzeko orduan kontuan hartu beharreko ezaugarriez jabetzea izango da helburu nagusia.

GAI-JARTZAILETZA

Otsailaren 23an, eguenez, Maite Berriozabal Berrizbeitia ariko da gai jartzailetzaz berbetan. Herrietan antolatzen diren bertso saiorako, zein txapelketarako gaien prestaketa aurrera eramateko lagungarri diren kontzeptuak azalduko ditu. Ofizioka, bakarka...ze eratako tematika erabili…

Ikastaro hauen helburu nagusia talde teknikoak indartzea eta eten barik berriztea da. Horretarako bertsozaleak trebatuz ate joka ditugun Bertsolari Gazteen BBK sariketarako, Eskolarteko idatzizko zein bat-bateko sariketetarako edo astelehenean ofizialki ezagutzera emango dugun Bizkaiko Taldekako lehen txapelketarako.

Ikastaro biak Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Durangon duen egoitzan izango dira, eta ordutegia 18:00-20:00 izango da.

 Izena emateko edo zalatzak argitzeko (2 aukera):