Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Elorrioko saioan erabaki dira Eskolarteko finalistak

2016/05/06
Iruri Altzerrekak lortu du gaurko saioan puntu gehien batzea; maiatzaren 22an jokatuko da Getxon Eskolarteko finala.

Aste osoan kanporaketak jokatu ostean, erabaki dira 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalistak. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatu da finalera, eta beste laurak puntuazioz lortu dute finalerako txartela. Hauek dira finalistak:

  • Aritz Landeta (Deustuko saioaren irabazlea)
  • Beñat Bilbao (puntuazioz)
  • Bittor Altube (puntuazioz)
  • Eneko Barruetabeña (puntuazioz)
  • Gorka Pagonabarra (puntuazioz)
  • Iruri Altzerreka (Elorrioko saioaren irabazlea)
  • Txaber Altube (Getxoko saioaren irabazlea)
  • Unai Mendiburu (Bermeoko saioaren irabazlea)

 

Gaur Elorrion jokatu da Eskolartekoaren azken kanporaketa. Zortzi bertsolarik parte hartu dute Txintxirri ikastolan jokatu den kanporaketan. Denetan puntu gehien batu dituena Iruri Altzerreka berriztarra izan da.

Hurrengoak izan dira parte hartu duten bertsolariak:

  • Naroa Torralba (ALBE)
  • Beñat Molina (Durangaldeko Bertso Eskola)
  • Eneko Barruetabeña (Durangaldeko Bertso Eskola)
  • Xabier Barreña (Durangaldeko Bertso Eskola)
  • Bittor Altube (Durangaldeko Bertso Eskola)
  • Gorka Pagonabarra (Durangaldeko Bertso Eskola)
  • Peru Astigarraga (Durangaldeko Bertso Eskola)
  • Iruri Altzerreka (Berrizko Bertso Eskola)

Saioak, atal bi

Kanporaketa guztietan moduan, gaurkoan ere atal bi eduki ditu saioak.

Lehenengo atalean, hurrengo ariketak egin dituzte gazteek:

  • Berba bati bertso bat, gehienez, hamarreko handian.  
  • Lau oinak emanda, bertso bat osatu.
  • Zortziko handian, bina bertso.

Bigarren atalean ostera, sailkatu diren bertsolariek hurrengo ariketeri erantzun behar izan diete:

  • Zortziko txikian, bina bertso.
  • Bakarka, gai bati bertso bat, gehienez hamarreko handian.

 

Gaurkoan bigarren atalera pasatu diren bertsolariak, hurrengoak izan dira:

  • Bittor Altube
  • Gorka Pagonabarra
  • Iruri Altzerreka
  • Xabier Barreña

Horietatik Iruri Altzerrekak lortu du puntu gehien batzea, eta horregatik, maiatzaren 22an Getxon jokatuko den Eskolarteko finalean kantatuko du berriztarrak.

Gaurko saioan Nahia Arrese aritu da gai emaile beharretan. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Jurgi Fuentesek, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik.

 

Maiatzaren 22an, finala

Getxon jokatuko da maiatzaren 22an Eskolarteko finala.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak egun osoko jaia prestatu du egun horretarako. Hurrengoa izango da egitaraua:

  • Goizean: idatzizko txapelketa egingo da lehenengo.
  • Ostean: bat-bateko finala jokatuko dute finalera sailkatu diren bertsolariek.
  • Eguerdian: bertan bazkaltzeko aukera egongo da.
  • Bazkalostean: bertso eskolen tartea.
  • Arratsaldean: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarri Faseko kanporaketa jokatuko da, Faduran bertan.

Egun horretarako bazkarirako txartelak eta kamisetakwww.bertsosarrerak.eu webgunean daude eskuragarri.