Deustun hasi da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa

2015/05/18
8 gaztek hartu dute parte Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketan. Lehenego saioko irabazlea, eta finalerako zuzenean sailkatu den bertsolaria, Iker Garitagoitia izan da.

Gaur arratsaldean Deustuko HLHI ikastetxean izan den saioak eman dio hasiera aurtengo bat-bateko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketari.

Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Arrigorriagako Iker Garitagoitia izan da, eta beraz, ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean jokatuko den finalerako txartela eskuratu du.

Hiru bertso eskoletako 8 bertsolarik hartu dute parte gaurko saioan:

Deustu

    • Asier Urkiza
    • Mikel Aiartzaguena
    • Ander Anakabe
    • Enare Muniategi

Uribe Kosta

    • Maider Barañano
    • Irene Ezkurra
    • Fermin Reinicke

Arrigorriaga

    • Iker Garitagoitia

 Eskolartekoa. Deustu. 2015-05-28

Saioaren egitura:

Saioak zati bi izan ditu. Lehenengo zatian, ondorengoak izan dira bertsolariek egin behar izan dituzten lanak:

  • Berba 1 gaitzat emon eta bertso bat bota, gehienez 10eko handian.  
  • Lau oinak emonda, bertso bat osatu.
  • Zortziko handian, bina bertso.

Bigarren atalera sailkatu diren bertsolariek ondorengo lanak egin behar izan dituzte: 

  • Zortziko txikian, bina bertso.
  • Bakarka, gai bati erantzunez, bertso 1, gehienez 10eko handian.

 

Lehengo atalean puntu gehien lortu dituzten lau bertsolariak sailkatu dira bigarren atalera. Ondorengoak izan dira:  

  • Maider Barañano
  • Iker Garitagoitia
  • Enare Muniategi
  • Mikel Aiartzaguena

 Eskolartekoa. Deustu. 2015-05-18

Gaurkoan Magali Camarero Pagonabarraga  gai jartzaile gaztea aritu da gai emaile beharrean; epaimahaian, ostera, Leire Etxebarria, Jurgi Fuentes eta Beñat Romero egon dira.

Bihar jokatuko da bigarren kanporaketa, Algortako Aixerrota institutuan, 15:00etatik aurrera.

Sailkapena:

Guztira 4 kanporaketa izango ditu eskolartekoak. Saio bakoitzako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, gainontzeko 4 bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira, ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean jokatuko den finalera. Egun berean ospatuko da Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ere.