Bizkaia

Bizkaiko Eskolarteko finalak jokatu dira, gaur goizean, Markina-Xemeinen

2017/06/03
Iruri Altzerrekak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala, Beñat Bilbaorekin buruz burukoa jokatu ostean; idatzizko finala egin da lehenengo, eta bat-bateko finala ostean.

200 gazte inguru elkartu dira Markina-Xemeinen bertsoen inguruan. Goizean goiz hasi da eguna, goizeko 10:00etan, idatzizko sariketa egin da, eta ostean, 11:30ean bat-bateko finala. Gaurkoa egun osoko jaia da, ordea, eta eguerdi eta arratsaldean ere izango du jarraipena.

2017 06 03 Markina Xemein IMG 5767

 

BAT-BATEKOA

14 eta 18 urte bitarteko 40 gaztek parte hartu dute aurtengo eskolarteko bat-bateko sariketan. Horietatik 8 heldu dira gaurko finalera:

  • Aritz Landeta Terceño
  • Bittor Altube Sarrionandia
  • Beñat Bilbao Landa
  • Eztizen Artola Iturrate
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Iruri Altzerreka Martinez
  • Maider Barañano Uribarri
  • Naroa Torralba Rodriguez

Markina-Xemeingo frontoia ikuslez beteta egin dute bertsotan zortzi finalistek, Itxaro Juaristi Olaetxea gai-emoileak gidatuta. Zortziko handian ofiziotan, zortziko txikian ofiziotan eta bakarka gaia emanda egin ostean,Iruri Altzerreka Martinez eta Beñat Bilbao Landa sailkatu dira buruz burukora.

Buruz burukoa jokatu ostean, Iruri Altzerrekak batu du puntu gehien, eta beraz, 2017ko eskolarteko txapela eskuratu du. Txapela Moises Enbeita Ealo bertsolari, bertsozale, eta antolatzaile finak ipini dio. 

Iruri eta Beñat, datorren zapatuan, ekainaren 10ean, Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera ere sailkatu dira. 

 2017 06 03 Markina Xemein IMG 4040

IDATZIZKOA

200 gazte inguru batu dira frontoi txikian, eta gai-jartzaileek proposatutako bertsoak egiteko ordu bete inguru izan dute. Zorionak parte hartzaile guztiei, lan bikaina.

2017 06 03 Markina Xemein IMG 3967

Ondorengoak dira sarituak:

  • 5. maila
    • 1. saria: Ihart Arakistain, Betiko ikastola, Sopela
    • 2. saria: Paule Musatadi, Bekobenta Eskola, Markina-Xemein
    • 3. saria: Ander Larrozea Apraiz, Urretxindorra, Muxika
  • 6. maila
    • 1. saria: June Diaz, San Nikolas ikastola, Algorta
    • 2. saria: Zuberoa Azpiazu, Bera Kruz ikastetxea, Markina-Xemein
    • 3. saria: Peio Lopez, Astileku ikastola, Portugalete
  • DBH1. maila
    • 1. saria: Araitz Katarain, Berrizko institutua, Mallabia
    • 2. saria: Izaro Bilbao, Larramendi ikastola, Mungia
    • 3. saria: Zaloa Garate, Betiko ikastola, Getxo
  • DBH2. maila
    • 1. saria: Maddi Egiguren, Karmelo ikastola, Bilbo
    • 2. saria: Peio Lago, Betiko ikastola, Getxo
    • 3. saria: Iker Portillo, Iturriotz Bertso Eskola, Turtzioz
  • DBH3. maila
    • 1. saria: Maddi Zabalo, Arratia BHI, Zeberio
    • 2. saria: Maria Atutxa, Arratia BHI, Igorre
    • 3. saria: Maider Altuna, Arrigorriaga BHI, Arrigorriaga
  • DBH4 eta batxilergoa
    • 1. saria: Peru Irastorza, San Nikolas ikastola, Algorta
    • 2. saria: Enara Falagan, Txorierri BHI, Larrabetzu
    • 3. saria: Uxue Elgorriaga, Solokoetxe, Bilbo

2017 06 03 Markina Xemein  IMG 3974