Twitter ikonoa fb

Bizkaia

Bertso barnetegia Gorozikako aterpetxean

2017/01/25
Otsailaren 10etik 12ra Bizkaiko bertsolari gazteen topaketa izango da Gorozikan

Urtero moduan, Gorozikako neguko bertso barnetegian egongo da zer egina eta zerekin gozatua, otsailaren 10etik 12ra. Bizkaia osoko gazteak daude asteburu pasa honetara deituta, 12 urtetik hasi eta 18ra artekoak.

Bariku iluntzez hasi eta domeka eguerdira arte, gaztetxoek jokoak, mendi buelta, bertso eskola, elkarrizketak, afari gozoak eta elkarrekin egoteko denbora libra izango dute. Oso ondo pasatzeaz gain, gazteen arteko harremana sendotzea da helburua, eta bat-bateko taldeetako partaideek esperientziak eta iritziak elkar trukatzea.

Izena emateko (3 aukera):

Eraman beharrekoak osakidetzaren txartela, lo zakua, mendirako oinetako erosoak, kirolerako arropa, linterna eta gurasoen baimena.