"Garai hura gara" Egaña eta Lizasoren ikuskizun berria

2014/09/18
Gaur aurkeztu du Lankuk Donostiako Koldo Mitxelenan “Garai hura gara” Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren ikuskizunaren berria. Ikuskizunean XVIII. mendeko eta XIX.aren hasierako kultur-joeren berri eman nahi dute. Europan, Euskal Herrian, Gipuzkoan, Amezketan… kultura nola bizi zen egunotara ekartzea da helburua.
Musikan, Xabier Lizaso pianojoleak Larrañaga, Gamarra eta Osinaga konpositoreen musika ekarriko du. Baita Peñaflorida Kondearen hainbat obra jo ere: “Sententziatu dute”, “Aita gurea”, “Irten ezazu”…eta zortzikoren bat. Andoni Egaña bertsolariak Fernando Amezketarraren lana ekarriko du gogora.
Lehen emanaldiak:
Urriak 4. Beran. Kultur etxean, 19:30ean.
Abenduak 3. Portugaleten. Santa Clara Kultur etxean. 19:30ean.
Urtarrilak 24. Markinan. Uhagon Kultur etxean. 19:30ean.

Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Lizaso pianojoleak "Garai hura gara" ikuskizuna aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean