Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Irailak 26 - Muskildi

Aurkezlea: Oihana Larrandaburu

  Muskildiko armarria    Xiberoko ikastolak

  Muskildiko Herriko Etxea

Puntuazio taula

8H 8TX KOPLAK BAKARKA KARTZELA Guztira
Maddi Sarasua Laskarai 75.00 77.00 49.50 53.00 73.00 327.50
Patxi Iriart Hiribarren 78.00 73.50 47.50 49.50 77.50 326.00
Maindi Murua Berra 74.50 71.00 50.00 46.50 73.00 315.00
Gillen Hiribarren 73.50 71.50 43.50 46.50 69.50 304.50
Pettan Prebende 62.00 65.00 42.00 41.00 61.00 271.00
Oier Urreizti 66.00 63.00 42.50 41.00 47.50 260.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Gillen Hiribarren Hasierako agurra
Pettan Prebende Hasierako agurra
Patxi Iriart Hiribarren Hasierako agurra
Gillen Hiribarren , Pettan Prebende 8ko nagusia
Gillen eta Pettan, alkarrekin bizitzea erabaki duzie bena ez dakizie non. Bi eskaintza dituzie : hiri erdiko apartamentü batetan bizi, ala aüzorik gabeko etxe batetan. Gillen hasirik, 3na bertsu 8ko handian.
Oier Urreizti , Patxi Iriart Hiribarren 8ko nagusia
Oier eta Patxi ikastolako burasoak zizte. Sosa biltzeko, antzerki ikusgarria muntatzea proposatu duzie. Lehen errepika duzie. Oier hasirik, 3na bertso 8ko handian.
Maddi Sarasua Laskarai , Maindi Murua Berra 8ko nagusia
Bazkari herrikoi batetan zizte Maindi eta Maddi. Jendea, Euskal kantu xaharren kantatzen hasi da. Ohartu zizte lehen kopla baizik ez duziela ezagutzen. Maindi hasirik, 3na bertso 8ko handian.
Pettan Prebende , Oier Urreizti 8ko txikia

Auzoak zizte. Pettan, Oier atzaman duzu egun zure mimosa arbola errotik mozten, alergiak sortzen deitzolako. Pettan hasirik, 3na bertso 8ko ttipian.

Gillen Hiribarren , Maddi Sarasua Laskarai 8ko txikia
Gillen eta Maddi, haur denboran alkarrekin zineten ikastolan. Ez zinuten alkar jasaiten. 20 urte igaran dira eta jakin berria duzu Gillen izanen dela zure haurraren erakaslea. Maddi hasirik 3na bertso 8ko ttipian.
Patxi Iriart Hiribarren , Maindi Murua Berra 8ko txikia

Maindi, Patxik etxera afaltzera gomitatu zaitu. Sukaldeko armairutik sagüa ateratzen ikusi duzu. Maindi hasirik, 3na bertso 8ko ttipian.

Oier Urreizti , Gillen Hiribarren Kopla handia

Bideo-soinu ikasketak egiten dituzien Bordelesak zizte. Kamerraren baliatzen ikasteko, Euskal Herrian duzie ikastaldia. Egun, ezagutzen ez duzien zerbait grabatu behar duzie. "Bertso saioa" deitzen omen dute... Oier hasirik bakotxak 4 kopla osatü arte.

Pettan Prebende , Maindi Murua Berra Kopla handia

Lurrean, diru hanitx duen moltsa bat atzaman duzie. Zer egin erabaki behar duzie. Pettan hasirik bakotxak 4 kopla osatü arte.

Patxi Iriart Hiribarren , Maddi Sarasua Laskarai Kopla handia

Barda gaualdi erromantiko bat iragan zinuten biek, izar ibiltariei begira, aldiro desira bat galdeginez. Egun jakin duzie 60 satelite zirela. Patxi hasirik bakotxak 4 kopla osatü arte.

Gillen Hiribarren Bakarka, gaia emanda

Hau duzu gehienez 10eko handian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Gillen, euskaraz mintzo zira zure lankide batekin kafearen hartzeko momentuan. Erdalduna den lankide batek, berriz ere hau erran dauzie: “Euskaraz mintzo zizte nik ez ulertzeko!”

Pettan Prebende Bakarka, gaia emanda

Hau duzu gehienez 10eko handian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Pettan, badu 10 urte zure semea preso dela Euskal Herritik urrun. Haren azken gutunean, gose greba hasteko gogoa duela jakin duzu. Erantzun gutuna idazten hasten zira.

Oier Urreizti Bakarka, gaia emanda

Hau duzu gehienez 10eko handian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Oier, badu 25 urte etxe berean bizi zirela, garaia jin da metatzen ari diren pusken berexteko : zer bota ? Zer atxik ?

Patxi Iriart Hiribarren Bakarka, gaia emanda

Hau duzu gehienez 10eko handian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Kontzertua bukatzekotan da. Milaka jendek "beste bat" oihukatuz ospetsu egin zaituen kantu famatua galdetzen dauzute. Baina zuk Patxi, ez duzu horren kantatzeko gogorik.

Maindi Murua Berra Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko handian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Maindi, lantegi ttipi batetako nausia zira. Goizeko 3ak dira. Ezin duzu lorik egin. Karrikara jautsi eta oharkabean Banketxearen aintzinera heldu zira.
Maddi Sarasua Laskarai Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko handian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Maddi, 17 urtetan sortze herritik alde egin zenuen. 70 urterekin itzuli zira. Lehen eguna duzu bertan.
Gillen Hiribarren , Maindi Murua Berra Kartzela
Gillen eta Maindi, hau duzie 3na bertso 10eko ttipian osatzeko gaia: Adinean aitzina zoazten bi lagun zizte, hanitx zaintzen duzue zuen gorputza, ariketak, jana…bena goizero min berri batekin iratzartzen zizte. Maindi hasirik, 3na bertso 10eko ttipian.
Pettan Prebende , Patxi Iriart Hiribarren Kartzela

Pettan eta Patxi, hau duzie 3na bertso 10eko ttipian osatzeko gaia: Adinean aitzina zoazten bi lagun zizte, hanitx zaintzen duzue zuen gorputza, ariketak, jana…bena goizero min berri batekin iratzartzen zizte. Patxi hasirik, 3na bertso 10eko ttipian.

Maddi Sarasua Laskarai , Oier Urreizti Kartzela

Oier eta Maddi, hau duzie 3na bertso 10eko ttipian osatzeko gaia: Adinean aitzina zoazten bi lagun zizte, hanitx zaintzen duzue zuen gorputza, ariketak, jana…bena goizero min berri batekin iratzartzen zizte. Maddi hasirik, 3na bertso 10eko ttipian.

Oier Urreizti Bukaerako agurra
Maindi Murua Berra Bukaerako agurra

Albisteak

Maddi Sarasua Laskarai nagusitu da Muskildiko saioan

Maddi Sarasua Laskarai nagusitu da Muskildiko saioan

2020/09/27

XILABA Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa jokatu da Muskildin. Patxi Iriart eta Maindi Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Giro ederra bizi izan dugu Muskildiko Posonpesenea aretoan. Datorren larunbatean Ainhoan iraganen da hirugarren saioa.

Maddi Sarasua Laskarai nagusitu da Muskildiko saioan - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2020/09/26
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Final zortzirenak
Herria
Muskildi
Tokia
Posonpesenea