Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddi Sarasua Laskarai nagusitu da Muskildiko saioan

2020/09/27
XILABA Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa jokatu da Muskildin. Patxi Iriart eta Maindi Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Giro ederra bizi izan dugu Muskildiko Posonpesenea aretoan. Datorren larunbatean Ainhoan iraganen da hirugarren saioa.

XILABA 2020 Bertsulari Xapelketari segida emanaz, kanporaketetako bigarren saioa jokatu da gaur Muskildiko Posonpesenea aretoan.

Saioko irabazlea Maddi Sarasua Laskarai izan da, 327,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Sohütan kantatzeko. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Maddi Sarasua Laskarai..............327,5
  2. Patxi Iriart Hiribarren....................326
  3. Maindi Murua Berra......................315
  4. Gillen Hiribarren...........................304,5
  5. Pettan Prebende..........................271
  6. Oier Urreizti..................................260

XILABAko Bertsulari  Xapelketaren hirugarren kanporaketa hurrengo larunbatean ospatuko da, Ainhoako Herriko gelan. Oneka Arteaga Olasagasti, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Iker Altuna, Battitt Crouspeyre, Xumai Murua Berra eta Bixente Hirigarai bertsulariekin.

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.