Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Irailak 19 - Hiriburu

Aurkezlea: Aritz Bidegain Aire

  Hiriburuko Armarria          Aizu ikastola

  Hiriburuko Herriko Etxea

   

Puntuazio taula

8H 8TX KOPLAK BAKARKA KARTZELA Guztira
Aitor Servier Etxexuri 78.50 75.50 49.50 55.50 75.00 334.00
Egoitz Zelaia 73.50 77.50 52.00 51.50 74.50 329.00
Irati Alcantarilla Urdanpilleta 69.50 76.00 44.50 50.00 72.00 312.00
Elixabet Etxandi Goienetxe 75.50 67.00 47.00 41.50 72.50 303.50
Ortzi Idoate 75.00 70.50 45.50 43.00 67.00 301.00
Bittor Thicoïpe 67.00 67.50 35.50 40.50 62.50 273.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Bittor Thicoïpe Hasierako agurra
Ortzi Idoate Hasierako agurra
Elixabet Etxandi Goienetxe , Aitor Servier Etxexuri 8ko nagusia
Zuek biek politikan ideia ezberdinak dituzue. Azken bozetan berdin bozkatu duzue: xuri. Elixabet hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta , Bittor Thicoïpe 8ko nagusia
Irratiko langileak zirezte toka/noka erabilerari buruz gogoetan. Irati hasita, 3na bertso 8ko handian.
Ortzi Idoate , Egoitz Zelaia 8ko nagusia
Burasoak zirezte. Haurrei eskola etxean eman edo haurrak eskolara igorri erabaki behar duzue. Ortzi hasita, 3na bertso 8ko handian.
Bittor Thicoïpe , Elixabet Etxandi Goienetxe 8ko txikia
95 urte dituzu Bittor eta oraino zure autoa gidatzen duzu. Elixabet, zure medikuak erran berri dizu gidatzeari utzi egin behar diozula. Bittor hasita, 3na bertso 8ko ttipian.
Aitor Servier Etxexuri , Ortzi Idoate 8ko txikia
Aspaldian Ortzirekin amorosturik zabiltza Aitor. Egun zerbait proposatzera ausartu zara azkenean. Bizikleta itzulia Errobi bazterretik. Ortzik erran dizu ez dakiela bizikletan ibiltzen. Aitor hasita 3na bertso 8ko ttipian.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta , Egoitz Zelaia 8ko txikia
Bikotea zirezte Irati eta Egoitz, elgarrekin serie baten begiratzen hasi zinezten duela zonbait aste. Irati bilkura batetik pentsatua baino goizago sartu zira eta Egoitz harrapatu duzu kanapean seria hortako episodo berri baten begiratzen zu gabe. Egoitz hasita, 3na bertso 8ko ttipian.
Elixabet Etxandi Goienetxe , Ortzi Idoate Kopla handia
Sukaldariak zirezte Elixabet eta Ortzi. Jatetxea itxi behar izan duzue. Errezetak grabatzea pentsatu duzue. Hortxe zaizte biak, sukaldea polit-polit jarria, kameraren aitzinean lehen errezetari ekiteko prest. Elixabet hasita bakotxak 4 kopla osatu arte.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta , Aitor Servier Etxexuri Kopla handia
Aspaldiko ametsa zinuten elkarrekin hondartza nudista batera joaitea. Iritsi orduko ohartu zirezte jende gehienak ezagutzen dituzuela. Irati hasita bakotxak 4 kopla osatu arte.
Bittor Thicoïpe , Egoitz Zelaia Kopla handia
Yoga elkarrekin hastea erabaki duzuen 2 lagun zarete. Gaur daukazue lehen kurtsoa. Bittor hasita bakotxak 4 kopla osatu arte.
Elixabet Etxandi Goienetxe Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Eskalea zira Elixabet, konfinamendua dela eta jandarma batek etxera sartzeko agindu dizu.
Aitor Servier Etxexuri Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. AEKko erakaslea zira Aitor. Aurten dituzun ikasleak ez dira ukan dituzun hoberenak, bainan kurtsoetarik kanpo beti euskaraz entzuten dituzu haien artean, hizkuntza maila kakola izanik ere.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. 25 urteko gaztea zira Irati. Burasoekin gogor eztabaidatu ondotik, bihar hasiko duzu amesten zenuen lana.
Bittor Thicoïpe Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Idazlea zira Bittor. Idatzi duzun azken liburua interneteko salmenta plataforma erraldoiak saltzea galdegin dizu.
Ortzi Idoate Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Zure Amatxi hil zorian da eta berekin arrosarioa errezitatzeko galdetu dizu. Ez dakizu segitzen.
Egoitz Zelaia Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Egoitz, hilabeteko 19. egunean gira eta bankuko kontua -15€tan duzu.
Elixabet Etxandi Goienetxe , Egoitz Zelaia Kartzela
Gurea utzi beharra izango dugunerako,beste planeta baten bila ari zareten bi zientzilari zirezte. Nola doa zuen ikerketa ? konta iguzue. Egoitz hasita, 3na bertso 10eko ttipian.
Aitor Servier Etxexuri , Bittor Thicoïpe Kartzela
Gurea utzi beharra izango dugunerako,beste planeta baten bila ari zareten bi zientzilari zirezte. Nola doa zuen ikerketa ? konta iguzue. Aitor hasita, 3na bertso 10eko ttipian.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta , Ortzi Idoate Kartzela
Gurea utzi beharra izango dugunerako,beste planeta baten bila ari zareten bi zientzilari zirezte. Nola doa zuen ikerketa ? konta iguzue. Ortzi hasita, 3na bertso 10eko ttipian.
Elixabet Etxandi Goienetxe Bukaerako agurra
Aitor Servier Etxexuri Bukaerako agurra
Irati Alcantarilla Urdanpilleta Bukaerako agurra
Bittor Thicoïpe Bukaerako agurra

Albisteak

Aitor Servier Etxexuri nagusitu da Hiriburuko saioan

Aitor Servier Etxexuri nagusitu da Hiriburuko saioan

2020/09/20

XILABA Bertsulari Xapelketako lehen kanporaketa jokatu da Hiriburun. Egoitz Zelaiak eta Irati Alcantarilla Urdanpilletak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 150 bertsuzalek bete dute Hiriburuko La Perle aretoa. Datorren larunbatean Muskildin iraganen da bigarren saioa.

Aitor Servier Etxexuri nagusitu da Hiriburuko saioan - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2020/09/19
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Final zortzirenak
Herria
Hiriburu
Tokia
La Perle gela