Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Egoitz Zelaia

Hendaiarra, 1982ko azaroaren 24an jaio zen Donibane Lohizunen. Euskal Ikasketak kurtsatua, bertsu eskoletako irakasle bezala ibili izandu da. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduraduna izan da. Hernandorena eta Bagare bezalako sariketetan finalista izan da. Xilaban hau du bosgarren parte hartzea.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 19 - Hiriburu

Ortzi Idoate, Egoitz Zelaia 8ko nagusia
Burasoak zirezte. Haurrei eskola etxean eman edo haurrak eskolara igorri erabaki behar duzue. Ortzi hasita, 3na bertso 8ko handian.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Egoitz Zelaia 8ko txikia
Bikotea zirezte Irati eta Egoitz, elgarrekin serie baten begiratzen hasi zinezten duela zonbait aste. Irati bilkura batetik pentsatua baino goizago sartu zira eta Egoitz harrapatu duzu kanapean seria hortako episodo berri baten begiratzen zu gabe. Egoitz hasita, 3na bertso 8ko ttipian.
Bittor Thicoïpe, Egoitz Zelaia Kopla handia
Yoga elkarrekin hastea erabaki duzuen 2 lagun zarete. Gaur daukazue lehen kurtsoa. Bittor hasita bakotxak 4 kopla osatu arte.
Egoitz Zelaia Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Egoitz, hilabeteko 19. egunean gira eta bankuko kontua -15€tan duzu.
Elixabet Etxandi Goienetxe, Egoitz Zelaia Kartzela
Gurea utzi beharra izango dugunerako,beste planeta baten bila ari zareten bi zientzilari zirezte. Nola doa zuen ikerketa ? konta iguzue. Egoitz hasita, 3na bertso 10eko ttipian.

Urriak 24 - Sohüta

Egoitz Zelaia, Mizel Mateo 8ko nagusia
Lankideak zide Egoitz eta Mizel. Koronabirus garaiko babes neurriak agertu geroztik ez duzue elkarri ez potta, ez bostekorik ematen. Goiz huntan ohartu gabe elkarri potta eman duzue. Egoitz hasirik, 3na bertsu 8ko handian.
Elixabet Etxandi Goienetxe, Egoitz Zelaia 8ko txikia
Elixabet eta Egoitz, burasoak zizte. Zuen semea lehen aldikotz joan da gaualdi batetara. Elixabet, zuk loak ezin hartu pasa duzu gaua. Egoitz aldiz, zuk usaiako zurrungak egin dituzu. Askaiten elkarri begira zizte. Elixabet hasirik 3na bertsu 8ko ttipian.
Egoitz Zelaia, Maindi Murua Berra 10eko txikia
Egoitz eta Maindi, iaz elkarrekin joan zineten Durangoko azokara. Aurtengoan salmenta molde numerikoan besterik ez dela izanen jakin duzue. Egoitz kontent zira, zu Maindi aldiz, penatua. Egoitz hasirik 3na bertsu 10eko ttipian.
Egoitz Zelaia Puntuari erantzunak

1.- Hartza ikusi zuten Urdiñarben omen… 2.- Eztabaida sortzen du bere inguruan…

Egoitz Zelaia Kartzela
Hau duzu 2 bertsu nahi duzun dahaide edo doinu eta neurrian osatzeko gaia : Zure haur denborako argazki bati begira zaude. Zer nahi zenioke erran haur horri?

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube