Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

xilaba 2020

Bi urtez segidan taldeka nabigatu ondotik, berriz ere, bakarka nabigatzen ari dira larrazken honetan XiLaBako bertsulariak. Sekula baino gehiago, hogeita zortzi bertsulari. Bakoitza bere ontzi eta bere bela-oihalarekin, aldeko haizea baliatu nahirik.

Baina bakarkako XILABAn, bakoitza bere aldetik doala badirudi ere, denek osatzen dute ontzi zabal eta bakar bat, bertsuaren ontzi zaharberritua. Eta denak doaz itsaso beraren gainean, euskararen itsasoan.

Elkarteko langile eta bazkide, bertsu eskoletako irakasle eta ikasle, bertsu plazetako antolatzaile eta bertsuzale, denak goaz ontzi berean, errimak arraun eta neurriak oihal, gure hizkuntzaren ipar orratza eskuetan harturik.

Eta goazen bitartean, kantari goaz, bertsu kantari. Bertsu bakoitzean zabaltzen delako ontzia eta berritzen itsasoa.

BL