Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Sintonia

 

Xutik taldeak egina da Xilaba xapelketaren sintonia.

Mizel, eta Pier aparte, taldeko kide guziak ikastolara joan dira, baina erran gabe doa denek euskara maite eta baliatzen dutela. Horri esker kantuak euskaraz kantatzen dituzte. Xutiken 8 kide kondatzen ahal dira, eta bakoitzak bere tokia du taldean. Haientzat hain garrantzitsua da denak elgarrekin jotzea non, bat eskas delarik beste izen baten hartzea hautatzen duten.

  • Peio Iciaga, ahotsa, Ezpeletakoa
  • Amaiur Koxkarat, baxua eta koroak, Miarritzekoa
  • Ortzi Hegoas, bateria eta ahotsa, Miarritzekoa
  • Mizel Zamora, tronpeta eta eskusoinua, Senperekoa
  • Patxi Bidart, saxoa, eta gaita, Baigorrikoa
  • Pier Balacey, gitarra eta koroak, Luhusoakoa
  • Piñaz, zuzeneko soinu teknikaria eta Mikel Bero, zuzeneko argi teknikaria

Musika estiloa denen artean egiten da eta nola ainitz diren pilaka estilo badituzte, baina nagusienak dira: rock, reggae, ska,  punk, eta disco.

Xutik taldea