Elixabet Etxandi Goienetxe,
Aitor Servier Etxexuri
8ko nagusia
Zuek biek politikan ideia ezberdinak dituzue. Azken bozetan berdin bozkatu duzue: xuri. Elixabet hasita, 3na bertsu 8ko handian.
|
|
Aitor Servier Etxexuri,
Ortzi Idoate
8ko txikia
Aspaldian Ortzirekin amorosturik zabiltza Aitor. Egun zerbait proposatzera ausartu zara azkenean. Bizikleta itzulia Errobi bazterretik. Ortzik erran dizu ez dakiela bizikletan ibiltzen. Aitor hasita 3na bertso 8ko ttipian.
|
|
Irati Alcantarilla Urdanpilleta,
Aitor Servier Etxexuri
Kopla handia
Aspaldiko ametsa zinuten elkarrekin hondartza nudista batera joaitea. Iritsi orduko ohartu zirezte jende gehienak ezagutzen dituzuela. Irati hasita bakotxak 4 kopla osatu arte.
|
|
Aitor Servier Etxexuri
Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. AEKko erakaslea zira Aitor. Aurten dituzun ikasleak ez dira ukan dituzun hoberenak, bainan kurtsoetarik kanpo beti euskaraz entzuten dituzu haien artean, hizkuntza maila kakola izanik ere.
|
|
Aitor Servier Etxexuri,
Bittor Thicoïpe
Kartzela
Gurea utzi beharra izango dugunerako,beste planeta baten bila ari zareten bi zientzilari zirezte. Nola doa zuen ikerketa ? konta iguzue. Aitor hasita, 3na bertso 10eko ttipian.
|
|
Aitor Servier Etxexuri
Bukaerako agurra
|
|