Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Bertsoaldiak

Irailak 19 - Hiriburu

Elixabet Etxandi Goienetxe, Aitor Servier Etxexuri 8ko nagusia
Zuek biek politikan ideia ezberdinak dituzue. Azken bozetan berdin bozkatu duzue: xuri. Elixabet hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Bittor Thicoïpe, Elixabet Etxandi Goienetxe 8ko txikia
95 urte dituzu Bittor eta oraino zure autoa gidatzen duzu. Elixabet, zure medikuak erran berri dizu gidatzeari utzi egin behar diozula. Bittor hasita, 3na bertso 8ko ttipian.
Elixabet Etxandi Goienetxe, Ortzi Idoate Kopla handia
Sukaldariak zirezte Elixabet eta Ortzi. Jatetxea itxi behar izan duzue. Errezetak grabatzea pentsatu duzue. Hortxe zaizte biak, sukaldea polit-polit jarria, kameraren aitzinean lehen errezetari ekiteko prest. Elixabet hasita bakotxak 4 kopla osatu arte.
Elixabet Etxandi Goienetxe Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Eskalea zira Elixabet, konfinamendua dela eta jandarma batek etxera sartzeko agindu dizu.
Elixabet Etxandi Goienetxe, Egoitz Zelaia Kartzela
Gurea utzi beharra izango dugunerako,beste planeta baten bila ari zareten bi zientzilari zirezte. Nola doa zuen ikerketa ? konta iguzue. Egoitz hasita, 3na bertso 10eko ttipian.
Elixabet Etxandi Goienetxe Bukaerako agurra

Urriak 24 - Sohüta

Elixabet Etxandi Goienetxe, Maindi Murua Berra 8ko nagusia

Maindi eta Elixabet hezitzaileak zidee. Karrikan bizi den jendea errezibitzen duen zentro batetan lan egiten duzue. Egun ere, 10 bat pertsona errefusatu behar izan dituzue, lekurik ez duzuelakoz. Maindi hasirik, 3na bertsu 8ko handian.

Elixabet Etxandi Goienetxe, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Elixabet eta Egoitz, burasoak zizte. Zuen semea lehen aldikotz joan da gaualdi batetara. Elixabet, zuk loak ezin hartu pasa duzu gaua. Egoitz aldiz, zuk usaiako zurrungak egin dituzu. Askaiten elkarri begira zizte. Elixabet hasirik 3na bertsu 8ko ttipian.

Maddi Sarasua Laskarai, Elixabet Etxandi Goienetxe 10eko txikia

Maddi Sohutako auzapeza zira eta Elixabet herritarra. Elixabet, zure etxe aintzinean goizero zakur kaka atxematen duzu. Egun, zakurraren gibetetik joan zira eta auzapezarena dela ohartzen zira. Maddi hasirik 3na bertsu 10eko ttipian.

Elixabet Etxandi Goienetxe Puntuari erantzunak

1.- Korrika ezingo da jalgi karrikara… 2.- Nola eginen dugu forman egoteko ?...

Elixabet Etxandi Goienetxe Kartzela

Hau duzu 2 bertsu nahi duzun dahaide edo doinu eta neurrian osatzeko gaia : Zure haur denborako argazki bati begira zaude. Zer nahi zenioke erran haur horri?