Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Gillen Hiribarren

Itsasun (Lapurdi) sortua 1988an. Euskal kulturaz maitemindua, bereziki euskal dantzan eta bertsolaritzan parte harten du. 11 urtetan bertsutan hasia, talde giroa gustatu zitzaion eta aurre egiteari ekin zion.Ofizioz, eraikuntzako teknikari. Bosgarren aldiz hartuko du parte Xilaban. 

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 26 - Muskildi

Gillen Hiribarren Hasierako agurra
Gillen Hiribarren, Pettan Prebende 8ko nagusia
Gillen eta Pettan, alkarrekin bizitzea erabaki duzie bena ez dakizie non. Bi eskaintza dituzie : hiri erdiko apartamentü batetan bizi, ala aüzorik gabeko etxe batetan. Gillen hasirik, 3na bertsu 8ko handian.
Gillen Hiribarren, Maddi Sarasua Laskarai 8ko txikia
Gillen eta Maddi, haur denboran alkarrekin zineten ikastolan. Ez zinuten alkar jasaiten. 20 urte igaran dira eta jakin berria duzu Gillen izanen dela zure haurraren erakaslea. Maddi hasirik 3na bertso 8ko ttipian.
Oier Urreizti, Gillen Hiribarren Kopla handia

Bideo-soinu ikasketak egiten dituzien Bordelesak zizte. Kamerraren baliatzen ikasteko, Euskal Herrian duzie ikastaldia. Egun, ezagutzen ez duzien zerbait grabatu behar duzie. "Bertso saioa" deitzen omen dute... Oier hasirik bakotxak 4 kopla osatü arte.

Gillen Hiribarren Bakarka, gaia emanda

Hau duzu gehienez 10eko handian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Gillen, euskaraz mintzo zira zure lankide batekin kafearen hartzeko momentuan. Erdalduna den lankide batek, berriz ere hau erran dauzie: “Euskaraz mintzo zizte nik ez ulertzeko!”

Gillen Hiribarren, Maindi Murua Berra Kartzela
Gillen eta Maindi, hau duzie 3na bertso 10eko ttipian osatzeko gaia: Adinean aitzina zoazten bi lagun zizte, hanitx zaintzen duzue zuen gorputza, ariketak, jana…bena goizero min berri batekin iratzartzen zizte. Maindi hasirik, 3na bertso 10eko ttipian.

Urriak 17 - Senpere

Gillen Hiribarren, Aitor Servier Etxexuri 8ko nagusia
Anaiak zaizte Gillen eta Aitor, burasoak erretretara abian zaizkizue eta familiako saltegiaren segidarekin arranguratuak zaizte; Gillen hasita 3na bertsu 8ko handian.
Kerman Diaz, Gillen Hiribarren 8ko txikia

Kerman Kirol denda ttiki bateko nagusia zara, eta Gillen dendako bezeroa. Kerman, Gillenek zure dendan zapatak entsaiatu zituen duela bi egun eta erosi gabe joan zen. Geroztik,zapeta berdinak internetez erosi dituela jakin duzu. Goizeko kafean elkar atzeman duzue. Kerman hasita 3na bertsu 8ko ttipian.

Gillen Hiribarren, Irati Alcantarilla Urdanpilleta 10eko txikia

Gillen eta Irati lagunak zizte. Irati poker partidetara biziki lotua da. Gillen, iruditzen zaizu Irati adiktu bilakatzen ari dela. Gaia harekin zuzenki aipatzea erabaki duzu. Gillen hasita hasita 3na bertsu 10eko ttipian.

Gillen Hiribarren Puntuari erantzunak

1.- Glutenari iheska bizi ote zira… 2.- Ogia kentzen bada gasna zer ote da?...

Gillen Hiribarren Kartzela

Bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Lehen pizu zitzaizun bakardade hori sekulan baino gehiago preziatzen duzu egun.

Gillen Hiribarren Bukaerako agurra