Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Oier Urreizti

2000/08/21ean sortu zen. Bidarraitarra. Ikaslea da Baionako euskal ikasketetako lizentziako 3.urtean.  8 urterekin sartu zen bertsu eskolara lehen aldikotz eta oraindik hor jarritzen du. Bertsuari begira, urte ezberdinetan eskolartekoetan  parte hartu du bai gure hiru lurraldeetako xapelgoan eta baita ere Euskal Herriko finalean. Aurtengoa, bere lehen XILABA izanen da.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 26 - Muskildi

Oier Urreizti, Patxi Iriart Hiribarren 8ko nagusia
Oier eta Patxi ikastolako burasoak zizte. Sosa biltzeko, antzerki ikusgarria muntatzea proposatu duzie. Lehen errepika duzie. Oier hasirik, 3na bertso 8ko handian.
Pettan Prebende, Oier Urreizti 8ko txikia

Auzoak zizte. Pettan, Oier atzaman duzu egun zure mimosa arbola errotik mozten, alergiak sortzen deitzolako. Pettan hasirik, 3na bertso 8ko ttipian.

Oier Urreizti, Gillen Hiribarren Kopla handia

Bideo-soinu ikasketak egiten dituzien Bordelesak zizte. Kamerraren baliatzen ikasteko, Euskal Herrian duzie ikastaldia. Egun, ezagutzen ez duzien zerbait grabatu behar duzie. "Bertso saioa" deitzen omen dute... Oier hasirik bakotxak 4 kopla osatü arte.

Oier Urreizti Bakarka, gaia emanda

Hau duzu gehienez 10eko handian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Oier, badu 25 urte etxe berean bizi zirela, garaia jin da metatzen ari diren pusken berexteko : zer bota ? Zer atxik ?

Maddi Sarasua Laskarai, Oier Urreizti Kartzela

Oier eta Maddi, hau duzie 3na bertso 10eko ttipian osatzeko gaia: Adinean aitzina zoazten bi lagun zizte, hanitx zaintzen duzue zuen gorputza, ariketak, jana…bena goizero min berri batekin iratzartzen zizte. Maddi hasirik, 3na bertso 10eko ttipian.

Oier Urreizti Bukaerako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube