Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Maindi Murua Berra

Familiaren bertsu giroak bertsulari izatera eragin zion, Donibane Lohizuneko ikastolan bertsu eskola bat ideki zenean, izena eman zuen. Ernest Alkhat eta Karlos Aizpurua izan zituen bertsu erakasle.
Zortzi urtez segidan bertsu udalekuetara joan zen. Arkitekto ikasketak segitu zituen Bordalen. Egun Baionan bizi da.
2011. urtean, Hernandorena saria irabazi zuen. Hirugarren aldiz parte hartuko du XILABAn.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 26 - Muskildi

Maddi Sarasua Laskarai, Maindi Murua Berra 8ko nagusia
Bazkari herrikoi batetan zizte Maindi eta Maddi. Jendea, Euskal kantu xaharren kantatzen hasi da. Ohartu zizte lehen kopla baizik ez duziela ezagutzen. Maindi hasirik, 3na bertso 8ko handian.
Patxi Iriart Hiribarren, Maindi Murua Berra 8ko txikia

Maindi, Patxik etxera afaltzera gomitatu zaitu. Sukaldeko armairutik sagüa ateratzen ikusi duzu. Maindi hasirik, 3na bertso 8ko ttipian.

Pettan Prebende, Maindi Murua Berra Kopla handia

Lurrean, diru hanitx duen moltsa bat atzaman duzie. Zer egin erabaki behar duzie. Pettan hasirik bakotxak 4 kopla osatü arte.

Maindi Murua Berra Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko handian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Maindi, lantegi ttipi batetako nausia zira. Goizeko 3ak dira. Ezin duzu lorik egin. Karrikara jautsi eta oharkabean Banketxearen aintzinera heldu zira.
Gillen Hiribarren, Maindi Murua Berra Kartzela
Gillen eta Maindi, hau duzie 3na bertso 10eko ttipian osatzeko gaia: Adinean aitzina zoazten bi lagun zizte, hanitx zaintzen duzue zuen gorputza, ariketak, jana…bena goizero min berri batekin iratzartzen zizte. Maindi hasirik, 3na bertso 10eko ttipian.
Maindi Murua Berra Bukaerako agurra