Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Araiako bertso sorta

Hona hemen otsailaren 17an Araiako gaztetxean kantatutako bertso sorta:

Doinua: LOREAK UDAN IHINTZA BEZALA

ASPARRENEKO GAZTEOK HEMEN
GAZTETXEAN BATU GARA
ASPERMENEKO EZ GARELAKO
KATXONDEO ETA ALGARA
ETZAZUELA BARRERIK EGIN
PIKARO ETA PIKARA
XELEBRATZEKO BELDURRIK GABE
ONGI ETORRI ARAIARA

BADA ZINEMA TA ANTZERKIA
ARTZAIN EGUN, MENDI ASTE
HIRU HAUNDIAK, MUSIKA BANDA
EZ DIGU EGITEN KALTE
TXALAPARTARI, TXAPARRON ETA
BAITA PELOTA ELKARTE.
EZINGO DUGU AMORE EMAN
BERTSO ESKOLA IZAN ARTE

AUTOBIDEA ATZEAN UTZITA
ZE PARAJE MUNDIALA
ERROTONDARIK EZ DAGO ETA
TOPO EGIN BEREHALA
HAINBAT XELEBRE KALETIK SUELTO
EZ DA BATERE NORMALA
ZORTZI URTETAN IRTEN EZINIK
ARAIAKO INTEGRALA

IPAR ALDEAN ARATZ-UMANDIA
MARUTEGI BARRENEAN
GARISOROAK, BASO-ZELAIAK
BADITU ALDAMENEAN
JERTSERIK GABE EZIN IBILI
IFARRA SARTZEN DENEAN
NORA BEGIRA EGON GINEN GU
HONA ETORRI GINENEAN.

HIRULAU TRAGO ETA ZARATA
BERTSO PRESTATZEN JOTAKE
KUADRILLARTEKO ADITU HAUEK
ADAR SOINU TA ATAKE
ENTRENAMENDU GABE
UMOREAREN JABE
BERTSOTAN GARA HASIAK
IA ZUENAK IZATEN DIREN
GUREAK BAINO HOBIAK

Biografia osoa BDBn