Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Lehenengo fasea amaitu dute Bardoek

2018/02/19

Asteburuan sei saio izan ditu Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenak. Ia 300 entzule izan ziren ostiralean eta larunbatean Altsasun, Lizarran, Iruñean, Garraldan eta Elgorriagan jokatu ziren saioetan. Honekin, lehenengo fasea amaitu eta sei taldek lortu dute bigarrenerako sailkatzea. Asteburuan atseden hartuta, bigarren faseko sei saioak martxoaren 2tik 11ra jokatuko dira.

Sei saiorekin amaituko da Bardoen lehenengo fasea

2018/02/15

Beste sei saio izango ditu Bardoak bertso ekimenak asteburu honetan eta horiekin amaiera emango zaie lehenengo faseari. Ostiral eta larunbatean Altsasun, Lizarran, Iruñean, Garraldan eta Elgorriagan jokatuko dira saioak. Otsailaren 2an abiatu ziren Bardoak eta martxoaren 24an amaituko dira, Lekunberrin.

Giro ederra nagusi eta bertsozale ugari Bardoen bigarren asteburuan

2018/02/12

Ostiraletik igandera bitarte jokatutako sei saioetan 300 bertsozale bildu dira eta bi ligaxken sailkapena erabakita geratu da

Sei saio izango dira 2018ko Bardoetako bigarren asteburuan

2018/02/08

Lesakan, Lakuntzan, Otsagabian, Errazkinen eta Barañainen izango dira asteburuko saioak. Pasa den ostiralean abiatu ziren 2018ko Bardoak, eta martxoaren 24ra arte iraungo du taldekako txapelketak. 16 talde ariko dira guztira.

Lau saio eta berrehundik gora entzule Bardoetako lehen asteburuan

2018/02/05

‘ibardin. Hiru ta lau dira zazpi’, ‘(Larraun da Araitz) Bi dozena’, ‘Aldatzea komeni’ eta ‘Barakinak’ taldeek lehen puntua eskuratu dute, eta bigarren faserako bidean daude. Beran, Iruñean, Leitzan eta Barañainen izan dira saioak.

Beran abiatuko dira 2018ko Bardoak, bihar

2018/02/01

Osotara, lau saio izango dira txapelketako lehen asteburu honetan, Beran, Iruñean, Leitzan eta Barañainen. 16 talde ariko dira guztira aurtengo Bardoetan, bihar hasi eta martxoaren 24ra arte.

Iritsi dira Bardoak Nafarrora

2018/01/20

Guztira, 16 talde eta 113 parte hartzaile ariko dira 2018ko Nafarroako taldekako bertso egitasmoan. Otsailaren 2an Beran abiatu eta martxoaren 24an bukatuko da, Lekunberrin. Beste behin ere, auzolana izango da giltzarri.

Albiste gehiago

Bardoak 2018
  • Otsailaren 2tik martxoaren 24ra

  • 16 talde

  • 113 parte hartzaile

  • 74 bertsolari

  • 23 saio