Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Albisteak

Bertsonautak, Malerreka-Baztango taldea, 2020ko Bardoetan txapeldun

Bertsonautak, Malerreka-Baztango taldea, 2020ko Bardoetan txapeldun

2020/10/17

Lizarra Ikastolako aretoan jokatu da finala, giro beroan; aforoa mugatzeko neurrien ondorioz, 100 lagun bildu dira ekitaldian. Berako 'Lamixene', Malerreka-Baztango 'Bertsonautak' eta Leitzako 'Atekaberts komeni' taldeak aritu dira bertsotan. Azkenean, 'Bertsonautak' taldekoak izendatu dituzte txapeldun.

Bertsonautak, Malerreka-Baztango taldea, 2020ko Bardoetan txapeldun - Gehiago irakurri

Sarrerak agortuta eta aforoa mugatuta jokatuko da 2020ko Bardoen finala

Sarrerak agortuta eta aforoa mugatuta jokatuko da 2020ko Bardoen finala

2020/10/12

Nafarroako Gobernuak iragarritako neurri berrien ondorioz, are gehiago murriztu behar izan du antolakuntzak heldu den larunbatean Lizarran eginen den ekitaldirako aforoa. Gauzak horrela, ez da sarrera gehiagorik salduko, ez aurretik, ezta saioaren egunean bertan ere.

Sarrerak agortuta eta aforoa mugatuta jokatuko da 2020ko Bardoen finala - Gehiago irakurri

Bardoetako finalean izanen dira Malerrekako eta Berako taldeak ere

Bardoetako finalean izanen dira Malerrekako eta Berako taldeak ere

2020/10/03

Goizuetan eta Jauntsaratsen egindako finalaurrekoetan, sailkapena eskuratu dute Malerrekako 'Bertsonautak' eta Berako 'Lamixene' taldeek, hurrenez hurren. Haiekin batera, Leitzako 'Atekaberts komeni' taldea ere izanen da urriaren 17an Lizarran jokatuko den finalean.

Bardoetako finalean izanen dira Malerrekako eta Berako taldeak ere - Gehiago irakurri

Ostiralean zehaztuko dira 2020ko Bardoetako finalistak

Ostiralean zehaztuko dira 2020ko Bardoetako finalistak

2020/09/29

Hilabeteetako etenaren ostean, heldu den ostiralean jokatuko dira jokatzeke zeuden bi finalaurrekoak, Goizuetan eta Jauntsaratsen. Han erabakiko da pandemia aurretik sailkatutako Leitzako taldearekin batera ze beste bi talde izanen diren finalean. Aforoak mugatuta eta segurtasun neurri guztiak mantenduta egingo dira saioak.

Ostiralean zehaztuko dira 2020ko Bardoetako finalistak - Gehiago irakurri

Urriaren 2an itzuliko dira Bardoak plazara, ia zazpi hilabeteko etenaren ostean

Urriaren 2an itzuliko dira Bardoak plazara, ia zazpi hilabeteko etenaren ostean

2020/09/21

Bi finalaurreko eta finala jokatzear zirela eten zen taldekako txapelketa, Covid-19aren pandemiaren eraginez, martxoan. Urriaren 2an berrabiaraziko da, osasun eta segurtasun neurri guztiak bermatuta; egun horretan jokatuko dira bi finalaurrekoak, Goizuetan eta Jaunsaratsen. Finala urriaren 17an izango da, Lizarran.

Urriaren 2an itzuliko dira Bardoak plazara, ia zazpi hilabeteko etenaren ostean - Gehiago irakurri

Bardoetako finala ez da martxoaren 28an egingo

Bardoetako finala ez da martxoaren 28an egingo

2020/03/16

Koronabirusaren hedapena moteltzeko hartutako neurrien ondorioz, martxoaren 28an Lizarran egitekoa zen finala atzeratzeko erabakia hartu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurrerago zehaztuko da behin-betiko da.

Bardoetako finala ez da martxoaren 28an egingo - Gehiago irakurri

Asteburuko finalaurrekoak, atzeratuta

Asteburuko finalaurrekoak, atzeratuta

2020/03/12

Koronabirusaren harira gomendatutako prebentzio neurriekin bat eginez, asteburu honetan Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziren Bardoetako finalaurrekoak atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurrerago jakinaraziko dira ordezko datak.

Asteburuko finalaurrekoak, atzeratuta - Gehiago irakurri

Leitzako 'Atekaberts komeni' taldea da aurtengo lehen finalista

Leitzako 'Atekaberts komeni' taldea da aurtengo lehen finalista

2020/03/09

Atarrabian ostiralean jokatutako saioa irabazita sartu dira leitzarrak Bardoetako finalean. Larunbateko saioan, Tafallan, finalera sartzeko lehen urratsa eman zuen Berako 'Lamixene' taldeak ere. Heldu den asteburuan zehaztuko dira finalista guztiak.

Leitzako 'Atekaberts komeni' taldea da aurtengo lehen finalista - Gehiago irakurri

Finalaurrekoetako bi saio berri jokatuko dira asteburuan

Finalaurrekoetako bi saio berri jokatuko dira asteburuan

2020/03/05

Atarrabian, bihar, pasa den astean Tuteran izandakoaren itzulera jokatuko da, Leitzako eta Sakanako taldeen artean. Tafallan, etzi, Barañaingo eta Berako taldeek egingo dute topo, joaneko saioan.

Finalaurrekoetako bi saio berri jokatuko dira asteburuan - Gehiago irakurri

Finalerako lehen pausoa eman dute 'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeek

Finalerako lehen pausoa eman dute 'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeek

2020/03/02

Anizen eta Tuteran jokatu dira lehen bi finalaurrekoen joaneko saioak, eta Malerrekako eta Leitzako taldeek lortu dute garaipena, hurrenez hurren. Giro ederrean joan dira bi saioak.

Finalerako lehen pausoa eman dute 'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeek - Gehiago irakurri

Larunbatean izango dira lehenbiziko bi finalaurrekoak, Anizen eta Tuteran

Larunbatean izango dira lehenbiziko bi finalaurrekoak, Anizen eta Tuteran

2020/02/26

Malerrekako 'Bertsonautak' eta Lesakako 'Arranopola' izango dira Baztango saioan, eta Leitzako 'Atekaberts komeni' eta Sakanako 'Sakaña' Erriberakoan. Larunbatean bildutako puntuei, itzulerako saioetan eskuratutakoak batu beharko dizkiete, finalerako txartela lortzeko.

Larunbatean izango dira lehenbiziko bi finalaurrekoak, Anizen eta Tuteran - Gehiago irakurri

Lehenengo fasea amaituta, zehaztu dira 2020ko Bardoetako finalaurrekoak

Lehenengo fasea amaituta, zehaztu dira 2020ko Bardoetako finalaurrekoak

2020/02/15

Atzo jokatu ziren lehen faseko azken hiru saioak, Lesakan, Leitzan eta Otsagabian. Horiek igarota, ondoko sei taldeek eskuratu dute toki bat finalaurrekoetan: 'Bertsonautak' (Malerreka), 'Arranopola' (Lesaka), 'Atekaberts komeni' (Leitza), 'Lamixene' (Bera), 'Hego haizea' (Barañain) eta 'Sakaña' (Sakana). Otsailaren 29an abiatuko da finalaurrekoetako fasea.

Lehenengo fasea amaituta, zehaztu dira 2020ko Bardoetako finalaurrekoak - Gehiago irakurri

Lesakan, Leitzan eta Otsagabian jokatuko dira lehen faseko azken saioak

Lesakan, Leitzan eta Otsagabian jokatuko dira lehen faseko azken saioak

2020/02/14

Gaur iluntzean izango dira hiru saioak, lehenengo faseko azkenak. Horiekin, erabat zehaztuko da finalaurrekoetan ariko diren sei taldeen zerrenda.

Lesakan, Leitzan eta Otsagabian jokatuko dira lehen faseko azken saioak - Gehiago irakurri

Beste bost saio jokatuta, finalaurrekoetarako sailkapena eskuratu dute bi taldek

Beste bost saio jokatuta, finalaurrekoetarako sailkapena eskuratu dute bi taldek

2020/02/10

Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean jokatu dira Bardoetako bigarren asteburuko saioak, bost guztira. Lehenbiziko faseko azken asteburu baten faltan, bi taldek finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu dute honezkero: Berako 'Lamixene' eta Malerrekako 'Bertsonautak'.

Beste bost saio jokatuta, finalaurrekoetarako sailkapena eskuratu dute bi taldek - Gehiago irakurri

Beste bost saiorekin dator Bardoetako bigarren asteburua

Beste bost saiorekin dator Bardoetako bigarren asteburua

2020/02/07

Elgorriagan, Lizarran, Barañainen (bi saio) eta Iruñean izango dira asteburuko saioak. Hamar talde ariko dira kantuan, finalaurrekorako sailkapenaren bila.

Beste bost saiorekin dator Bardoetako bigarren asteburua - Gehiago irakurri

5 saio eta 200 entzuletik gora Bardoetako lehen asteburuan

5 saio eta 200 entzuletik gora Bardoetako lehen asteburuan

2020/02/03

Etxarrin, Txantrean, Iturmendin, Erron eta Beran jokatu dira taldekako txapelketako lehenbiziko saioak. 'Larraun da Araitz. Bi dozena', 'Hego haizea', 'Sakaña', 'Arranopola' eta 'Lamixene' izan dira talde garaileak, eta bigarren fasera pasatzeko bidean lehen puntua jaso dute.

5 saio eta 200 entzuletik gora Bardoetako lehen asteburuan - Gehiago irakurri

Hiru saiok emango diote hasiera 2020ko Bardoak taldekako txapelketari

Hiru saiok emango diote hasiera 2020ko Bardoak taldekako txapelketari

2020/01/31

Larraungo Etxarrin, Iruñeko Txantrea auzoan eta Iturmendin izango dira taldekako txapelketako lehen hiru saioak, gaur bertan. Beste bi saio gehiago ere izango dira Bardoen lehenbiziko asteburuan, Erron eta Beran.

Hiru saiok emango diote hasiera 2020ko Bardoak taldekako txapelketari - Gehiago irakurri

13 talde eta ia 100 parte hartzaile 2020ko Bardoetan, urtarrilaren 31an hasita

13 talde eta ia 100 parte hartzaile 2020ko Bardoetan, urtarrilaren 31an hasita

2020/01/25

Dena prest dago 2020ko Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa martxan jartzeko. Urtarrilaren 31an hasiko da egitasmoa, hiru saiorekin, martxoaren 28an izango da finala, Lizarran. Beste behin ere, auzolana eta talde lana izango da oinarri.

13 talde eta ia 100 parte hartzaile 2020ko Bardoetan, urtarrilaren 31an hasita - Gehiago irakurri