Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Bardoetako finala ez da martxoaren 28an egingo

2020/03/16

Koronabirusaren hedapena moteltzeko hartutako neurrien ondorioz, martxoaren 28an Lizarran egitekoa zen finala atzeratzeko erabakia hartu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurrerago zehaztuko da behin-betiko da.

Asteburuko finalaurrekoak, atzeratuta

2020/03/12

Koronabirusaren harira gomendatutako prebentzio neurriekin bat eginez, asteburu honetan Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziren Bardoetako finalaurrekoak atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurrerago jakinaraziko dira ordezko datak.

Leitzako 'Atekaberts komeni' taldea da aurtengo lehen finalista

2020/03/09

Atarrabian ostiralean jokatutako saioa irabazita sartu dira leitzarrak Bardoetako finalean. Larunbateko saioan, Tafallan, finalera sartzeko lehen urratsa eman zuen Berako 'Lamixene' taldeak ere. Heldu den asteburuan zehaztuko dira finalista guztiak.

Finalaurrekoetako bi saio berri jokatuko dira asteburuan

2020/03/05

Atarrabian, bihar, pasa den astean Tuteran izandakoaren itzulera jokatuko da, Leitzako eta Sakanako taldeen artean. Tafallan, etzi, Barañaingo eta Berako taldeek egingo dute topo, joaneko saioan.

Finalerako lehen pausoa eman dute 'Bertsonautak' eta 'Atekaberts komeni' taldeek

2020/03/02

Anizen eta Tuteran jokatu dira lehen bi finalaurrekoen joaneko saioak, eta Malerrekako eta Leitzako taldeek lortu dute garaipena, hurrenez hurren. Giro ederrean joan dira bi saioak.

Larunbatean izango dira lehenbiziko bi finalaurrekoak, Anizen eta Tuteran

2020/02/26

Malerrekako 'Bertsonautak' eta Lesakako 'Arranopola' izango dira Baztango saioan, eta Leitzako 'Atekaberts komeni' eta Sakanako 'Sakaña' Erriberakoan. Larunbatean bildutako puntuei, itzulerako saioetan eskuratutakoak batu beharko dizkiete, finalerako txartela lortzeko.

Lehenengo fasea amaituta, zehaztu dira 2020ko Bardoetako finalaurrekoak

2020/02/15

Atzo jokatu ziren lehen faseko azken hiru saioak, Lesakan, Leitzan eta Otsagabian. Horiek igarota, ondoko sei taldeek eskuratu dute toki bat finalaurrekoetan: 'Bertsonautak' (Malerreka), 'Arranopola' (Lesaka), 'Atekaberts komeni' (Leitza), 'Lamixene' (Bera), 'Hego haizea' (Barañain) eta 'Sakaña' (Sakana). Otsailaren 29an abiatuko da finalaurrekoetako fasea.

Lesakan, Leitzan eta Otsagabian jokatuko dira lehen faseko azken saioak

2020/02/14

Gaur iluntzean izango dira hiru saioak, lehenengo faseko azkenak. Horiekin, erabat zehaztuko da finalaurrekoetan ariko diren sei taldeen zerrenda.

Beste bost saio jokatuta, finalaurrekoetarako sailkapena eskuratu dute bi taldek

2020/02/10

Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean jokatu dira Bardoetako bigarren asteburuko saioak, bost guztira. Lehenbiziko faseko azken asteburu baten faltan, bi taldek finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu dute honezkero: Berako 'Lamixene' eta Malerrekako 'Bertsonautak'.

Beste bost saiorekin dator Bardoetako bigarren asteburua

2020/02/07

Elgorriagan, Lizarran, Barañainen (bi saio) eta Iruñean izango dira asteburuko saioak. Hamar talde ariko dira kantuan, finalaurrekorako sailkapenaren bila.

5 saio eta 200 entzuletik gora Bardoetako lehen asteburuan

2020/02/03

Etxarrin, Txantrean, Iturmendin, Erron eta Beran jokatu dira taldekako txapelketako lehenbiziko saioak. 'Larraun da Araitz. Bi dozena', 'Hego haizea', 'Sakaña', 'Arranopola' eta 'Lamixene' izan dira talde garaileak, eta bigarren fasera pasatzeko bidean lehen puntua jaso dute.

Hiru saiok emango diote hasiera 2020ko Bardoak taldekako txapelketari

2020/01/31

Larraungo Etxarrin, Iruñeko Txantrea auzoan eta Iturmendin izango dira taldekako txapelketako lehen hiru saioak, gaur bertan. Beste bi saio gehiago ere izango dira Bardoen lehenbiziko asteburuan, Erron eta Beran.

13 talde eta ia 100 parte hartzaile 2020ko Bardoetan, urtarrilaren 31an hasita

2020/01/25

Dena prest dago 2020ko Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa martxan jartzeko. Urtarrilaren 31an hasiko da egitasmoa, hiru saiorekin, martxoaren 28an izango da finala, Lizarran. Beste behin ere, auzolana eta talde lana izango da oinarri.

Albiste gehiago