Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Lanak

Taldeko lana da Bardoak ekimenaren oinarria eta bertsolariek egin beharreko lana ere hala izanen da, saioko zereginak haien artean banatuz. Ariketak multzoka daude banatuta; bertsolari bakoitzak ezingo du multzo bereko ariketa bat baino gehiago egin.

 

LEHEN FASEA

  • Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria)
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
  • Bakarka, gaia eta oinak emanda, bi bertso Habanera doinuan
  • Binaka, egoera emanda, minutu bateko bina txanda seguidilla-ren doinuan
  • Bakarka, gaia emanda, bi bertso doinu eta neurri librean
  • Banaka, zortziko txikian, puntu banari erantzun (taldeko hiru kidek)
  • Pertsonaia asmatu: Binaka, galde-erantzunean, pertsonaia ezkutua nor den asmatu beharko du batek, gehienez hiru minutuko tartean (talde bereko bi partaide)
  • Binaka, librean, launa kopla
  • Puntukako saioa taldekideen artean ohikoa ez den doinuan (sei bertso osatu arte)
  • Bukaerako agurra (ez puntuagarria)

 

BIGARREN FASEA

  • Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria)
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre doinuan
  • Tabu jolasa: Hirunako, galde-erantzunean, aukeratutako hitza asmatu beharko dute bi kidek, hirugarrenak erantzunetan hiru hitz ezin erabilita (talde bereko hiru partaide)
  • Binaka, gaia emanda, bi bertso zortzi puntuko 16ko berdinean (adib, Habanera), erdi eta erdi (talde bereko bi partaide)
  • Binaka, egoera emanda, minutu bateko bina txanda seguidilla-ren doinuan
  • Binaka, librean, launa kopla
  • Banaka, zotziko txikian, hiru punturi erantzun
  • Bakarka, gaia emanda, bi bertso doinu eta neurri librean
  • Puntukako saioa taldekideen artean ohikoa ez den doinuan (sei bertso osatu arte)
  • Bukaerako agurra (ez puntuagarria)

 

 

FINALA

  • Hasierako agurra, taldeka (puntuagarria)
  • Zortziko handian binaka gaia emanda hiruna bertso
  • Zortziko txikian binaka ofizioka hiruna bertso
  • Sei puntuko motzean binaka ofizioka hiruna bertso
  • Zotziko txikian hiru punturi erantzun
  • Objektu bati bertso bana
  • Hirunaka, egoera emanda, minutu bateko bina txanda seguidilla-ren doinuan
  • Binaka, egoera emanda, launa kopla (taldeko bi kide)
  • Bakarka, gaia emanda, bi bertso doinu eta neurri librean
  • Gaia emanda, hiruko ofizioa bina bertso osatu arte
  • Puntukako saioa taldekideen artean ohikoa ez den doinuan (sei bertso osatu arte)
  • Bukaerako agurra (ez puntuagarria)

 

 

Bardoak 2018
  • Otsailaren 2tik martxoaren 24ra

  • 16 talde

  • 113 parte hartzaile

  • 74 bertsolari

  • 23 saio