Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Albisteak

Taldekako lana garaile Bardoen finalean

Taldekako lana garaile Bardoen finalean

2016/03/19

Hasi bezala, jai giroan amaitu da Bardoak Nafarroako taldekako ekimenaren hirugarren edizioa. Hiru talde izan dira oholtza gainean, Iruñeko Obario Maldikoak, Leitzako Atekaberts eta Berako Larungo Antenak. Etxarriko frontoian 270 entzuleren aurrean egin da finala eta azkenean leitzarrek eraman dute Bardoen azken saio hau.

Taldekako lana garaile Bardoen finalean - Gehiago irakurri

Dena prest Bardoen finalerako

Dena prest Bardoen finalerako

2016/03/18

Larunbatean jokatuko da Etxarri Aranatzen Bardoen hirugarren edizioko finala. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da herriko frontoian eta hiru dira oholtzara igoko diren taldeak: Iruñeko “Obario Maldikoak”, Berako “Larungo antenak” eta Leitzako “Atekaberts”. Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai, baina ondorengo afarirako txartelak agortuta daude.

Dena prest Bardoen finalerako - Gehiago irakurri

Martxoaren 19an jokatuko da Etxarri Aranatzen Bardoen finala

Martxoaren 19an jokatuko da Etxarri Aranatzen Bardoen finala

2016/03/10

Bi hilabeteren ostean, Bardoak Nafarroako taldekako txapelketaren hirugarren edizioa martxoaren 19an ailegatuko da amaierara. Etxarri Aranazko frontoian jokatuko da finala, arratsaldeko 17:00etan hasita. Hiru taldek hartuko dute parte finalean, Iruñeko “Obario Maldikoak”, Leitzako “Atekaberts” eta Berako “Larungo Antenak”.

Martxoaren 19an jokatuko da Etxarri Aranatzen Bardoen finala - Gehiago irakurri

Bigarren fasea amaituta, hiru talde sailkatu dira Bardoen finalerako

Bigarren fasea amaituta, hiru talde sailkatu dira Bardoen finalerako

2016/03/07

Asteburuan txapelketaren bigarren faseko azken lau saioak jokatuta, erabakita geratu dira talde finalisten izenak. Atekaberts (Leitza), Obario Maldikoak (Iruñea) eta Larungo antenak (Bera) izango dira martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen eginen den finalean kantuan.

Bigarren fasea amaituta, hiru talde sailkatu dira Bardoen finalerako - Gehiago irakurri

Lau saiorekin amaituko da asteburuan Bardoen bigarren fasea

Lau saiorekin amaituko da asteburuan Bardoen bigarren fasea

2016/03/02

Azken bi asteotan Barañainen eta Leitzan jokatutako saioen ostean, taldekako ekimenak lau saio izanen ditu asteburuan. Horiekin, bigarren fasea amaitu eta erabakita geratuko da martxoaren 19an Etxarri-Aranazko finalean zein hiru taldek hartuko duten parte.

Lau saiorekin amaituko da asteburuan Bardoen bigarren fasea - Gehiago irakurri

Gazteak nagusi Bardoetako Leitzako saioan

Gazteak nagusi Bardoetako Leitzako saioan

2016/02/29

Bigarren faseko saio berri bat jokatu zen ostiralean Leitzako Atekabeltz gaztetxean 80 bertsozale bilduta. Taula gainean zein publiko artean gazte ugari elkartu zituen ekimenak.

Gazteak nagusi Bardoetako Leitzako saioan - Gehiago irakurri

Ostiralean Leitzan izango dira Bardoak

Ostiralean Leitzan izango dira Bardoak

2016/02/24

Pasa den astean Barañainen jokatutako saioaren ostean bigarren faseak Leitzan segida izanen du, herriko "Atekaberts" eta Lesakako "Unibertsolariak" taldeekin.

Ostiralean Leitzan izango dira Bardoak - Gehiago irakurri

Ariketa berriekin eta bertso giro bikainean abiatu da Barañainen bigarren fasea

Ariketa berriekin eta bertso giro bikainean abiatu da Barañainen bigarren fasea

2016/02/22

Ostiralean izan zen hitzordua Barañaingo Haizea elkartean eta beste behin ere 70 bertsozaletik gora bilduta, giro paregabean ekin zitzaion fase berriari.

Ariketa berriekin eta bertso giro bikainean abiatu da Barañainen bigarren fasea - Gehiago irakurri

Ostiralean abiatuko da Barañainen Bardoak txapelketaren bigarren fasea

Ostiralean abiatuko da Barañainen Bardoak txapelketaren bigarren fasea

2016/02/16

Astebeteko etenaldiaren ondoren, otsailaren 19an berriro jarriko da martxan Bardoak, Nafarroako taldekako txapelketa eta martxoaren 5era bitarte sei saio jokatuko dira Barañain, Leitza, Iruñea, Igantzi, Etxarri-Aranatz eta Beran.

Ostiralean abiatuko da Barañainen Bardoak txapelketaren bigarren fasea - Gehiago irakurri

Bardoetako lehen fasea amaituta, sei taldek egin dute aurrera

Bardoetako lehen fasea amaituta, sei taldek egin dute aurrera

2016/02/08

Lesakako "Unibertsolariak", Berako "Larungo antenak", Leitzako "Atekaberts", Etxarri-Aranazko "Einnekin", Barañaingo "Hiru garabardo eta pintxo bat" eta Iruñeko "Obario Maldikoak" taldeak dira bigarren fasera sailkatutakoak.

Bardoetako lehen fasea amaituta, sei taldek egin dute aurrera - Gehiago irakurri

Bost saiorekin amaituko da asteburuan Bardoak txapelketaren lehen fasea

Bost saiorekin amaituko da asteburuan Bardoak txapelketaren lehen fasea

2016/02/03

Mezkiritz, Alli, Otsagabia, Etxarri-Aranatz eta Iruñeko saioak jokatuta, erabakita geldituko dira ekimenaren hurrengo fasera pasako diren taldeak. Bigarren fasea otsailaren 19tik martxoaren 6ra bitarte jokatuko da eta lehian ari diren 16 taldeetatik seik egingo dute aurrera.

Bost saiorekin amaituko da asteburuan Bardoak txapelketaren lehen fasea - Gehiago irakurri

Bardoak gogoz eta bertsozale ugari bigarren asteburuan

Bardoak gogoz eta bertsozale ugari bigarren asteburuan

2016/02/01

Bardoen izaera hurbil eta umoretsuari segida eman zaio ostiral eta igandean zehar jokatutako sei saioetan. Adin guztietako bertsozaleak bildu dira eta bi ligaxken sailkapena erabakita geratu da.

Bardoak gogoz eta bertsozale ugari bigarren asteburuan - Gehiago irakurri

Bardoak taldekako bertso txapelketak segida izango du asteburuan sei saiorekin

Bardoak taldekako bertso txapelketak segida izango du asteburuan sei saiorekin

2016/01/27

Pasa den asteburuan abiatutako lehen faseak jarraipena izango du asteburu honetan, ostiralean Iruñean, Berriozarren eta Leitzan eta igandean berriz, Lesakan eta Iruñean jokatuko diren sei saioekin.

Bardoak taldekako bertso txapelketak segida izango du asteburuan sei saiorekin - Gehiago irakurri

Umorea eta giro ederra nagusi Bardoen lehen asteburuan

Umorea eta giro ederra nagusi Bardoen lehen asteburuan

2016/01/25

Ostiralean Lizarran, Donamarian, Beran eta Barañainen antolatutako saioekin eman zitzaion hasiera ekimenari eta larunbatean berriz Altsasun izan zen hitzordua. Puntu irabazleak oro har oso banatuta geratu dira, talde bisitari zein etxekoen artean.

Umorea eta giro ederra nagusi Bardoen lehen asteburuan - Gehiago irakurri

Bost saio asteburuan Bardoak ekimenari hasiera emateko

Bost saio asteburuan Bardoak ekimenari hasiera emateko

2016/01/20

Ostiral eta larunbatean jokatuko diren bost saioekin abiatuko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketaren lehenengo fasea. Ostiralean Lizarran, Donamarian, Barañainen eta Beran izango dira hitzorduak eta larunbatean berriz, Altsasun.

Bost saio asteburuan Bardoak ekimenari hasiera emateko - Gehiago irakurri

121 parte-hartzaile, 71 bertsolari eta 23 saio Bardoen hirugarren edizioan

121 parte-hartzaile, 71 bertsolari eta 23 saio Bardoen hirugarren edizioan

2016/01/18

Ostiralean, urtarrilaren 22an, martxan jarriko da Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren hirugarren edizioa eta martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko den finala bitartean 23 saio antolatuko dira.

121 parte-hartzaile, 71 bertsolari eta 23 saio Bardoen hirugarren edizioan - Gehiago irakurri

Bardoak 2016
  • Urtarrilak 22 - Martxoak 19

  • 16 talde

  • 121 parte-hartzaile

  • 71 bertsolari

  • 23 saio