Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Nafarroa

Zer da Bardoak?

2012an sortu zen Bardoak Nafarroako taldekako bertso egitasmoa, herrialdeko bertso-eskolen sarea indartu asmoz. Ordutik, bi urtean behin antolatzen da, auzolana eta talde lana oinarrian jarriz. Modu horretan, bertsolaritza beste modu batera lantzeko aukera ematen da, bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatuz, gune berriak barneratuz eta molde parte-hartzaileak praktikan jarriz. Aurtengoa, Bardoak egitasmoa antolatzen den laugarren aldia izango da.

Bere xumean, handia da Bardoak 2018. 14 talde eta 113 parte hartzaile izango ditu, eta horietatik 74 izango dira bertsolariak. Beteranoak gazteekin nahasiko dira, eta ibilbide luzekoak hasi berriekin aterako dira plazara. Osotara, 23 saio izango dira.

Otsailaren 2an hasi eta martxoaren 24an bukatuko da Bardoak 2018, Lekunberrin. Finala, lehiaz harago, Nafarroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia izango da. Iritsi dira Bardoak plazara, haien kantua entzunaraziz. Haiekin gozatzeko tenorea da.

Bardoak 2018
  • Otsailaren 2tik martxoaren 24ra

  • 16 talde

  • 113 parte hartzaile

  • 74 bertsolari

  • 23 saio