Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Martin Abarrategi eta Manex Agirrek irabazi dute Legution jokatu den binakako txapelketako finala

2021/05/22

Manex Agirre Arriolabengoa eta Martin Abarrategi Sarrionandiak irabazi dute Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen edizio honetako txapela bikoitza. Legutioko kiroldegian 200 lagun elkartu dira. Txapeldunek elkarri jantzi diote okasiorako bordaturiko txapela.

Larunbatean Legution jokatuko da Binakako Bertsolari Txapelketako finala

2021/05/19

Larunbatean jokatuko da 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen edizio honetako finala Legutioko Kiroldegian. Dena prest loratu den txapelketa berri honen finalari heltzeko. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuragarri.

Martin Abarrategi eta Manex Agirre garaile binakako 2.finalerdian

2021/05/09

Gasteizen jokatu den bigarren eta erabakiorra izan den finalerdian Manex Agirre eta Martin Abarrategik osatutako bikoteak lortu du puntuaziorik altuena. Beraz, badakigu nork kantatuko duen 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalean.

Amurrioko lehen finalerdia Unai Anda eta Iñaki Viñasprek irabazi dute

2021/05/08

Amurrion jokatu den lehen finalerdian, Unai Anda eta Iñaki Viñasprek lortu du puntuaziorik altuena. Bihar Gasteizen jokatuko da bigarren finalerdia eta orduan jakingo da zein hiru bikotek parte hartuko duten Legution, maiatzaren 22an, ospatuko den finalean.

Asteburu honetan jokatuko dira finalerdiak Amurrio eta Gasteizen

2021/05/06

Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako, lehen eta bigarren finalerdiak, asteburu honetan jokatuko dira. Maiatzaren 8an Amurrion eta 9an Gasteizen hain zuzen ere. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuragarri.

Aroa Arrizubieta eta Irati Andak irabazi dute Oiongo hirugarren final laurdena

2021/04/24

Oionen erabaki da zein sei bikote arituko diren bertso jokoan hurrengo fasean, maiatzaren 8 eta 9an izango diren finalerdietan.

Oionen jokatuko da larunbatean 3. final laurdena

2021/04/22

Larunbat honetan Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena jokatuko da, Oiongo zineman. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Martin Abarrategi eta Manex Agirrek irabazi dute Araiako bigarren final laurdena

2021/04/18

Araian jokatu den bigarren final laurdena Martin Abarrategi eta Manex Agirrek irabazi dute. Puntuaziorik altuena lortuta zuzenean pasa dira finalerdietara. Oionen, hurrengo larunbatean jakingo da zein sei bikotek jokatuko diztuzten finalerdiak.

Izarrako lehen final laurdena Iñaki Viñasprek eta Unai Andak irabazi dute

2021/04/17

Izarrako Kultur Etxean burutu da Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen final laurdena.

Larunbatean Izarran hasi eta igandean Araian jarraituko du Arabako Binakako Bertsolari Txapelketak

2021/04/15

Binakako Bertsolari Txapelketako lehen final laurdena jokatuko da larunbatean Izarran eta bigarrena igandean Araian. Hiru bertsolari bikote ariko dira saio bakoitzean. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuragarri.

2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da

2021/03/27

Apirilaren 17an hasiko da Izarran eta maiatzaren 22an amaituko da Legutioko kiroldegian.

Albiste gehiago