Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asteburu honetan jokatuko dira finalerdiak Amurrio eta Gasteizen

2021/05/06
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako, lehen eta bigarren finalerdiak, asteburu honetan jokatuko dira. Maiatzaren 8an Amurrion eta 9an Gasteizen hain zuzen ere. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskuragarri.

Lehenengo finalerdia Amurrion, maiatzaren 8an, larunbatean, 17:30ean izango da.

Asteburu honetan bertan izango da bigarren finalerdia ere Gasteizen, maiatzaren 9an, igandea, 17:30ean.

Amurrion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

1. bikotea: Iñaki Viñaspre Simon - Unai Anda Delika

2. bikotea: Irati Anda Villanueva - Aroa Arrizubieta Barredo

3.bikotea: Manuel Bendala Garcia-Donas - Oihane Perea Perez de Mendiola

Gai emailea Oier Azkarraga Grajales izango da.

Gasteizen kantatuko duten bertsolariak ondorengoak izango dira:

1.bikotea: Martin Abarrategi Sarrionandia - Manex Agirre Arriolabengoa

2.bikotea: Peru Abarrategi Sarrionandia - Beñat Garaio Mendizabal

3.bikotea:  Xabi Igoa Eriz - Felipe Zelaieta Txurruka

Gai emailea Eli Plazaola Zubizarreta izango da.

Bigarren fase honetan bertsolarien lanak Ekaitz Elorriaga AnduagaFernando Sopelana AlonsoPatxi Aizpurua Garaialde eta Aitor Jimenez Tolosanak epaituko dituzte.

Finalerdietako fase honetan, behin baino ez dute kantatuko 6 bertsolari bikoteek. Saio bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta hirugarran bikote finalista faseko puntu metaketaren arabera sailkatuko da hurrenez hurren. Honenbestez, igandean jakingo dugu zeintzuk izango diren 2021eko Binakako Txapelketa honetako 3 bikote finalistak. Maiatzaren 22an Legutioko kiroldegian jokatuko da finala.

Saioen egunean, aretoko ateak 17:00etatik aurrera irekiko dira eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai. Aforoa bete artean bertan ere sarrera erosteko aukera egon daiteke. Bazkideak 6 euro, arrunta 8 euro, eta 16 urtetik behera dohainik.

Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten  babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Amurrio eta Gasteizko saioetan, bereziki, Amurrioko eta Gasteiko Udalei.

Amurrioko saioaren informazio gehiago hemen eta Gasteizkoa hemen.