Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Araba

Faseak eta sailkatzea

Arabako 18 bertsolarik hartuko dute parte Txapelketan, 9 bikotetan banatuak. 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean kantatu zuten 6 finalistek eta 2020an jokatutako kanporaketetan sailkatu ziren 12k. Bikoteak sailkapen hauen arabera osatu dira. 

Final laurdenak (Izarra, Araia, Oion):

9 bikoteak 3 saiotan banatuko dira, saio bakoitzean 3 bikotek kantatzen dutelarik. 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako eta 2020an jokatutako kanporaketetako sailkapenaren arabera osatuko dira saioak. 


Finalerdiak (Amurrio, Gasteiz):

6 bertsolari bikotek jokatuko dute fase hau, 2 saiotan banatuta, saio bakoitzean 3 bikotek kantatzen dutelarik. Final laurdenetako sailkapenaren arabera osatuko dira  saioak, final laurden bakoitzeko bikote irabazleak eta hurrengoak puntuazioaren hurrenkeran.

1. JARDUNALDIA 2. JARDUNALDIA

Final laurdenetako 1.jardunaldiko bikote irabazlea
Final laurdenetako 3.jardunaldiko bikote irabazlea
Final laurdenetako 5.bikotea

Final laurdenetako 2.jardunaldiko bikote irabazlea
Final laurdenetako 4.bikotea
Final laurdenetako 6.bikotea

Finala (Legutio):

3 bertsolari bikotek jokatuko dute finala. Finalerdietako sailkapenaren arabera osatuko dira saioak, finalerdi bakoitzeko bikote irabazleak eta hurrengoa puntuazioaren hurrenkeran. 

FINALA

Final laurdenetako 1. Jardunaldiko bikote irabazlea
Final laurdenetako 2. Jardunaldiko bikote irabazlea
Final laurdenetako 3. bikotea